Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a

Donibaneko portu hegi hortan

Donibane Lohizunen, aspaldixkoan aipu da portuaren bazterrez- bazter gaitzeko lur arramoldaketa. Duela bi urte azterketa handi bat abiatu zen ikusteko jendea zer dion herriko etxeak agertu xedeez. Azterketa hori bururatua da orain.

Hortaz mintzatu dira herriko kontseiluan joan den ortziralean egin den bilkuran. Ikusmolde frango agertu da denen buru eta hautetsien artean bakoitxak beretzat hartzen ditu egokienak zaizkionak. Auzapezak eta gehiengoan direnek daukate jende ainitz ados...

Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

Irakurtzeko liburua: Miñan

Etxean zerraturik egon beharrak alderdi onak izan ditu enetzat, hala nola hurbilean bizi diren bi semetxien maizago ikustea eta haiekin denbora poxi bat iragatea; telelanak utzirikako arteetan, irakurtzeko parada gehiago izatea ere bai, horrek bultzatu bainau hemengo hitz hauen idaztera. Liburu arraroa irakurri baitut azken egunetan, biak: laketgarri eta jakingarria, egungo gai garrantzizkoenetariko bat hunkitzen duelarik: Afrikako jende behartsuen Europara bizi hobe baten esperantzan jitea,...

Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

Lau Haizetara

Astekari huntan berrikitan aipatu ginuen Euskal Herriko Turismo bulekoak liburu-gida bat agertuko zuela uztail hastapenean. Horra egina dela, 5€ren truk, oraindanik Ipar Euskal Herriko turismo guzietan eskuragarria da. Sei hilabetez egina izan den 200 orriko liburu hau, Elkar argitaletxeak du ekoiztu. Lan kolektibo huntan parte hartu dute: Claude Labat historialarierakaslea, Pauline Ado surflaria, Claude Dendaletche naturalista eta biologo unibertsitateko erakaslea, Jurgi Ekiza Willis...

Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

BILTZAR NAGUSIA Biltzar nagusi ludikoa

Martxoaren 27an iragan behar zen biltzar nagusia, uztailaren 18an, larunbata goizez antolatuko da, (10:00) Kanboko Xalbador kolegioko aterpean. Biltzarra erakusketa moduan antolatua izanen da, ludikotasun gehiago ekartzeko eta parte hartzaileeri eta elkarteko kideeri elkar trukatzeko aukera gehiago eskaintzeko. Parte hartzaileeri askatasun gehiago uzten diegu, nahi duten erritmoan ibiltzeko, denbora gutiz edo gehiagoz egonez. 2019 urteko bilan morala eta diru egoera bozkatu ondoren, 2020...

Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

Kasu egin eguzkiari!

Baionako ospitaleak uda huntan eguzkiak ekartzen ahal dituen kalteri buruz antolatzen ditu prebentziorako hitzordu batzuk. Hauek eginen dira igerilekuetan edo(ta) hondartzetan, lehenak: uztailaren 20an Donapaleuko igerilekuan, agorrilaren 5ean Getariako Cénitz hondartzan, agorrilaren 6an Kanboko igerilekuan....

Abisuak | 2020eko Uztailaren 16a

Ipar Euskal Herriko Planning Familiala idekia

Beste anitz egitura bezala, Baionan kokatua den Planning Familia elkarteak permanentziak berriz abiatu ditu. Astelehenetan idekia da; aitzin hitzordua hartu behar da, deituz: 09-83-86-73- 06. Numero hau baliagarria da ere pertsona batek galdera batzuk baldin baditu....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016