Mundu zabalean | 2018ko Agorrilaren 09a

Mundu Zabalean

Emmerson Mnangagwa Zimbabweko presidente

Agorril honen 3an plazaratu dituzte Zimbabweko presidente bozen emaitzak. Lehenbiziko itzuliaren ondotik Emmerson Mnangagwa presidente deklaratua izan da bozen %50,8arekin. Nelson Chamisa oposizioko buruak bozen %44,3 eskuratu du. Ez ditu haatik emaitza horiek onartu, gehitu du gezurrezkoak direla zifra horiek eta auzitegira joko duela. Zimbabwe 37 urtez gobernatu zuen Robert Mugabek, joan den azaroan karguaren uztera behartua izan arte,...

Inbido | 2018ko Agorrilaren 02a

Bainan nun da La Rosière?

Joanden aldian sail huntan berean Kroaziaz ari ginen, azpimarratuz ardurenean gure eskualdean biziki guti aipatzen dela herrialde ttipitto hori bainan uda huntan hemen gaindi ere, denetan bezala funtsean, ukan duela aipaldi futbolarien munduko xapelgoari esker. Kroazia bigarren atera baita alabainan, finaleraino heldurik. Bainan hoin urrun joan gabe, Frantzian berean konparazione, badira toki batzu kasik sekulan ez direnak gure eskualdean segurik aipatzen, eta bat-batean zerbait...

Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 02a

Argazki lehiaketa, Baionako Bestak, Kirmen Uribe eta St Pierre eta Miquelon

BRUSELA, BELGIKA.

Argazki lehiaketa antolatu du Bruselako Euskal Etxeak (BEE) Euskal Herriari buruz. Lan sarituekin erakusketa bat muntatuko da Bruselan abenduaren 7tik 15era eginen den Euskal Astearen baitan. Argazkiek Euskal Herrian eginak behar dute izan, gaiak bi: Euskal Herriko paisaiak (mendiak, itsasoa, animaliak...) edo kultura (folklorea, bestak, jende-potretak, musika...). Partaide bakotxak gai bat beharko du hautatu eta argazki-sail bat aurkeztu, gehienik 6-10...

Gogoa hazi | 2018ko Agorrilaren 02a

Meza bat kontsakrazio hitzik gabe?

Joan den 1939-1945eko gerlan, ostatu batean, Hitler-en SS multzo bat bildua zen jaten eta edaten, eta heien artean bazen apez bat, Nazien alde jarria. Denak mozkorrak, memento batez apeza jaikitzen da mahaiari lotuz, mozkor arraildua hura ere, eta dena zeremonia hasten da ogiak eta baso arnoak be nedikatzen eta kontsakrazioko hitzak errezitatzen: "Har zazue, hau nere gorputza da..." (Mark, 14,22). "Hau nere odola da..."(Mark, 14,24), SS guziak irriz urratuak hari beha. Heien...

Egun eta bihar | 2018ko Agorrilaren 02a

Egun eta Bihar

Irringarri?

Ez nuke alde bat ari nahi Alexandre Benalla delakoaren ixtorio nardagarri hortaz, irakurlea aseko ere baita, nun ez den jadanik asea, bainan ez nago halere azken egun horietako goraÀ‚'­ behera zonbait aipatu gabe. Ikerketa batzu ari dituzte akulatzen, xuxen jakin nahiz zer nola gertatu den, deputatu eta zenaturrek batzorde berezi bat ere muntatua izanik hortarako. Batzorde horren aitzinean mintzatu den lehena, Gérard Collomb barneÀ‚'­minixtroa. ...

Hegoaldean | 2018ko Agorrilaren 02a

Hegoaldean

Auzitegi Nazionalak Altsasuko hiru gazteren behin-behineko presoaldia luzatu du

Altsasuko auzian zigortutako hiru gazteeri behin-behineko presoaldia luzatu die Auzitegi Nazionalak. Horrela, Oihan Arnanz (13 urteko espetxezigorra), Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamunori (12 urte bakoitzak) espetxealdia luzatu die, Auzitegi Gorenak kasazio-helegitea epaitzen duen bitartean. Espetxe-zigorraren erdia muga bezala ezarri du behin-behineko espetxealdiaren luzapenak,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016