Mundu zabalean | 2018ko Agorrilaren 02a

Mundu Zabalean

Kartzelako gela hotzetan

Udakari aizinaz dabiltzanez mintzatu aitzin, behako bat emanen diegu kartzelako gela hotzetan daudenei. Presoen kopurua beti goiti doa Frantzian: joan den uztailaren lehenean 70.710 ziren, 187 presondegitan banatuak, hauexek beteak %142,5ean. Gobernuak xedatua du 7.000 preso-leku irekiko dituela hemendik 2022rat. Preso kopuru orokor horren barnean bi kategoria emendatuz doaz, emazteak (3.280) eta adin txikikoak (877). Ordea beste kategoria bat...

Inbido | 2018ko Uztailaren 26a

Itzuli bat Kroazian gaindi

Badira herrialde batzu, ez gutarik hain urrun izanikan ere, ez baitira gure artean biziki aipatzen. Horietarik da Kroazia. Ardurenean, solas guti herrialde hortaz Hazparneko merkatuan eta Donibane Lohizuneko hondartzan. Bainan orai badu hilabete bat nunbait han Kroaziak hain xuxen ukaiten duela denetan zernahi aipaldi. Eta bai, hori gertatu da futbolarien munduko xapelgoari esker, Kroaziako jokolariek balentria ederrik egin baitute, finalerat hupatuz azkenean. Denek dakigun bezala, final...

Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 26a

Euskara Chicagon, Euskal Astea, Gaztemundu eta San Inazio

CHICAGO, AEB.

Chicagoko Unibertsitatea irakurle edo irakasle baten bila dabil 'Euskarara sarbidea' irakasteko 2019ko urtarriletik aitzina. Gradua ukan beharko luke Humanitateetan, hobesten direlarik Euskal Filologia edo Itzulpengintza Euskaraz, eta esperientzia irakasten, EGA agiria edo parekoa, eta ingelesa menperatu. Interesatuek gutuna behar dute igorri euskaraz eta ingelesez, kurrikulumarekin. Agorrilaren 20an hasiko da hautatzeko prozesua. Informazio gehiago +1 773 702 5671...

Gogoa hazi | 2018ko Uztailaren 26a

Interdependentzia.

Aita Sainduaren Laudato si letran hau irakurtzen da: "Izakien interdependentzia nahi du Jainkoak... hainbat dibertsitatek eta desberdintasunek erran nahi dute izaki bat bakarrik ez dela aski beretzat ere, ezin direla izan elkarrekiko dependentzian baizik, batek bestea osatzeko eta elkar laguntzeko" (86) Izakiez ari da. Gizakira ere zabaltzen ahal liteke ikusmolde hori, berrikitan munduko futbol kopan ikusi dugun bezala. Irabazleek ezin dute berentzat atxiki beren poza; partekatu behar dute...

Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 26a

Egun eta Bihar

Eztabadak

Hein bat eztitu da segur eta egunetik egunerat gehixago eztitzen ari frantses futbolariak munduko xapeldun ateraturik denetarat hedatua zen burrunba ikaragarri hura. Orai, xapeldun gehienak beren etxen dira eta herritarrek egina diote edo laster eginen ongi etorri bero bat, etxekoz etxeko nolazpait. Salbu hara, final famatu haren biharamunean, jokolariak Pariserat heldu-eta gertatu denarekin, piztu dira gaitzeko eztabadak. Iduriz alta, denak ederki iraganak ziren. ...

Hegoaldean | 2018ko Uztailaren 26a

Hegoaldean

Droneak zaindari

Uztailaren 12tik 14ra iragan den Bilbao BBK Live festibalean droneak erabili ditu Ertzaintzak festibaleko sarbideak eta gune sentsibleenak zaintzeko. Jendetza handia erakartzen du jaialdi horrek Kobetamendi deitu eremura, gau bakoitzean 40.000 lagun, nonbait han. Aurtengo lehen esperientzia honen ondotik, bertze segurtasun operazio batzuetan ere droneak erabiltzeko prest agertu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.

"La Manada" auzia

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016