Kostaldean | 2018ko Agorrilaren 09a

Teink, sei egunez portuz-portu!

Larunbatean bururatu da Teink arraulari lehiaketa, aurtengoa hogoita- seigarrena, Ur-Ikara elkartea antolatzaile. 19 batteleku zoin-lehenka Laredotik Donibane Lohizune-Zibururat, sei egunez segidan, portuz- portu geldialdi kartsu eta alegera batzu eginez. Ibilaldi ederra, lehen bi egunetan itsasoa doi bat kexu balinbazen ere, bereziki Lekeitioko aldean, ortziak, euria, haize basa eta uhainak azkar... Batteleku guziak untsa arribatu dira bainan lau ez dituzte sailkatu, arraulari bat kan...

Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 09a

Harat-hunat: Euskalduntasuna itsasoaren bi aldeetan ospatzen

DIASPORAREN EGUNA.

Aurten lehenengoz ospatuko da, buruilaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna. Eguna, berez, Eusko Jaurlaritzak finkatu du, eta xedea da egun hortan Euskal Herrian eta Diasporan ekitaldiak antolatzea, ospakizun gisa eta baita ere Diaspora eta Diasporako euskaldunak aldarrikatzeko, heien historia eta garrantzia azpimarratzeko Euskal Herriaren eta euskaldunen historiaren baitan. Gasteizen, ekitaldi instituzional bat eginen da, Urkullu lehendakaria buru, baina munduko...

Inbido | 2018ko Agorrilaren 09a

Emazteak ere boz-emaile

Inglesek ospatzen dute aurten mendeburu berezi bat, aipaldi frango ukaiten duena: ehun urte emazteek badutela han gaindi bozaren emaiteko eskua. 1918-an ardietsi zuten alabainan gora-behera askoren ondotik. Bulta hartan hedatua zen, eta beti azkartzen ari, gaitzeko mugimendua, emazteak gizonak bezen gai zirela boz-emaile izaiteko. Eskubide horren ukatzea ezin onetsia zela. 1910-ean, Londresen eta beste ainitz hiritan, elkarte batzu muntatu ziren emazteak ere boz-emaile izaitea azkarki...

Gogoa hazi | 2018ko Agorrilaren 09a

HAMABI EMAZTE JESUSEN BIZIAN

Zueri bezala (beharbada...) deigarria egin zait Anne Soupa andereak 2014an argitaratu liburuaren izenburua: "Douze femmes dans la vie de Jésus" (Ed. Salvator) eta gogoa eman daut hurbilagotik ikustea zer den liburuaren mamia, eta nola aztertzen dituen idazleak Jesusek bere denboran emazteekin izan zituen harremanak. Anne Soupa biblilaria da, hainbat liburu idatzi ditu eta Biblia aldizkariaren erredaktoreburu izana da. Hamabi emazte aurpegi aztertzen ditu idazleak. Hamabi... zenbaki...

Egun eta bihar | 2018ko Agorrilaren 09a

Egun eta Bihar

Oporretan

Deputatuak oporretan ditugu. Beste jende ainitz bezala. Sasoina da alabainan eta deputatuek ere behar dute pausatu, tirahala lan eta lan arizanik aitzineko hilabete horietan. Batzutan gauaz ere lanean, duela zonbait aste jadanik azpimarratzen ginuen bezala. Nahiz ene iduriko segurik gauazko bilkura horiek, hoinbeste espantu eginez akulatuak, ez litazkeen hamarretarik bederatzietan segurik zinez beharrezkoak deputatuen laneko segida hobeki moldatua balitz... Minixtroak...

Hegoaldean | 2018ko Agorrilaren 09a

Hegoaldean

Nafarroako ekonomiaren egoera

Nafarroako Hiru Hileko Kontabilitatearen egoera aurkeztu du joan den astean Manu Aierdi presidenteordeak. Eman dituen datuek Nafarroako ekonomia osagarri onean dela erakusten dute, hau %3,4 hazi omen baita urte batez. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak %3,3ra igan du aurtengo hazkunde aurreikuspena. Aurtengo hiru egoera posible aipatu ditu Aierdik. Hipotesirik txarrenean, %2,9ko hazkunde tasa izan daitekeela erran du, hipotesi ertainean, %3,3koa eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016