Inbido | 2018ko Irailaren 13a
Badu orai 42 urte ez idurika, urtean bi aldiz tenorez kanbiatzen girela. Badugu udako tenorea eta badugu negukoa. Izenak berak ere ez hain fidagarriak egia erran. Negukoa urriko azken igandean hasten da, oraino udazkena delarik, udakoa martxoko azken igandean, udaberria hasi berria denean... Aldaketa hori erabaki zen argindar gutiago erretzeko gisan. Denak jarriak gira joko horri nahiz frangotan aditzen den ez dela baitezpada hain egokia. Gainerat, ikerketa askok salatzen dute argindarraren...
Gogoa hazi | 2018ko Irailaren 13a
Duela dozena bat urte ChiracFrantziako presidenteak zioen: "Etxea sutan dugu, eta gu beste norapait so!" Geroztik sua zinez indartu zaigu, eta beharrik ikusten hasi gatzaikio, haatik ez aski, hortik urrun. Nicolas Hulot ekologiako ministroak bere kargutik lekutuz, gobernua utziz, finki oroitarazten digu arazoa zinez larria dela, eta horri buru egiteko presa handia dugula. Gizateriaren eta jendetzaren geroa jokoan dago, eta orain berean finki mugitzen ez bagara, ongi ateratzeko bideak hesten...
Egun eta bihar | 2018ko Irailaren 13a
Hauxe dira idiak eta orgak hor berriz! Sail huntan berean, joanden asteko artikulua hitz horiekin hasi ginuen. Aste huntakoa ere hasten ahal dugu hitz ber-berak sartuz. Gure baserrietan lehen baino idi eta orga gutiago balinbada ere, denek konprenitzen ahal dute zertaz ari den idiak eta orgak hola aipatzen dituena... Zonbait egunez segidan beharriak tutatu daizkigute mozkin-zergaren ixtorio bitzi horrekin, zerga horren biltzeko moldea kanbiatu behar zen ala ez...
Hegoaldean | 2018ko Irailaren 13a
Azken asteetan aipamen eta gorabehera franko ezagutu ditu Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregian plantatua den Maravillas gaztetxeak. Etxe hau Alde Zaharrean dago, Nabarreria plazan. Eraikina 2017ko irailaren 3an okupatu zuten Alde Zaharreko gazteek. Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak hustu zuten joan den abuztuaren 17an. Horrek eragin zuen protesta eta sustengu mugimenduaren ondorioz, ordea, azkenean huste agindua ezeztatua izan zen. Ulertzeko zailak...
Mundu zabalean | 2018ko Irailaren 13a
Greziako buruzagiak baikortasuna predikatzen hasiak dira joan den uda hasieraz geroztik. Alexis Tsipras-en gobernuak handizki jakinarazi du ateka gaixtotik ateratzen hasia dela Grezia. Hiru elementu azpimarratzen ditu aitorpen horren berme. Langabezia serioski apaltzen hasia dela: %29raino hupatua zelarik aspaldiko hilabetetan, orain %21,5etara jautsia dela. Bigarrenik, Greziaren osasun ekonomikoaren nota B+eraino hupatu dutela nazioarteko...
Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 06a
Besta ederra bizi izan dute joan den asteburu luzean (astelehena ez zen lan-eguna Estatu Batuetan, Labor Day), izan ere Chinoko Euskal Etxeak 50 urte bete ditu aurten eta besta goxoa egin dute karia hortara beti irailaren lehenengo asteburuan antolatzen duten piknikan. Giro ederra, lagun gazte eta zahar, aspaldiko eta berri andana, klubari zorionak emateko. Liburukia ere egin dute historia eta argazkiekin, eta Euskal Herritik Pantxoa Carrere eta Ibarlako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016