Gogoa hazi | 2018ko Irailaren 20a

Apezen xuhurtzea

Bestaberrikari, mintzaldi bat egin nuen Iholdin, jendalde ederra bildu baitzen. Bururatzean galdatu zautaten apezak ttipitzearekin ez ote zen Bestaberri desagertuko. Ezetz erran nuen. Meza emaiteko apeza behar da; bainan badu urte parrasta bat apezarekin laikoek ere emaiten dutela kominiatzerat. Xahar eta erieri nornahik eramaiten die ostia, xakuan edo sakelan emanik. Lehenago apezak baizik ez baitzezakeen hunki ostia, orai nornahik. Ez dut ikusten zergatik ez lezakeen giristino batek har...

Egun eta bihar | 2018ko Irailaren 20a

Egun eta Bihar

Behartsuak gogoan

Gobernua ere ohartu da gero eta pobre eta behartsu gehiago badela Frantzian gaindi. Nahi du beraz gehiago eta hobeki lagunduak izan diten. Xede guziz goresgarria. Behartsu ekarri horietarik baitira nunbait han bederatzi miliun, indar berezi bat eginen da heien onetan. Lau urte barne gostako dena bederatzi miliar euro. Emmanuel Macron presidenta bera arizan da hortaz erran eta erran, zer nola eginen den. Alde batetik, haurtzaindegi berri asko muntatuko da, tokiak...

Hegoaldean | 2018ko Irailaren 20a

Hegoaldean

Errefuxiatu eta asilio galdea egiten dutenen zentroa Oñatin

Euskadira heltzen diren errefuxiatu eta asilo galdea egiten dutenen zentro berria ukanen dute laster Oñatin. Eusko Jaurlaritzak egoera horretan diren pertsonei zuzendutako aterpetxea zabalduko du iraileko bigarren hamabostaldian. Zentroak 100 lagunentzat tokia izanen du À¢'€'" beharra izanez geroz, kopuru hori handitzeko posibilitatea izaiten ahal du. Pertsona batek zentroan hiru hilabete pasa lezazke. Errefuxiatuei...

Mundu zabalean | 2018ko Irailaren 20a

Gaztigurik ez herioa zabaltzen duten arma industrientzat

Arma industria, hara eremu bat biziki nekez izartzen ahal dena, eta aitzina doana eritzi publikoez inoiz axolatu gabe. Alta joan den martxoan Yougov etxeak burutu aburu ikerketak argi baino argiago erakutsia du Frantziako eritzi publikoaren gehiengo nasaia armak saltzearen kontra dela, guziz baliatuak direlarik jende zibilaren kontra. Hain zuzen hiru urte beteak dituen Yemengo gerlan gertatzen dena. Frantsesen %74ak ezin onetsia dauka Frantziak Saudi Arabiari armak saltzea, gisa berean %71k...

Kostaldean | 2018ko Irailaren 13a

Kostaldean

Ziburuko kermeza

Aurten ere xarmanki iragan da Ziburuko kermeza, gaitzeko giro goxoan. Larunbatean, bazen afaltiar frango. Igandean usaian baino bazkaltiar gutixago, beharbada biziki eguraldi ederra zelakotz, ziburutar asko kurri joanak orobat, iguzki ederrra bazela ikusiz. Pilota plazan, bazkari hauta beraz, prestatzaileek eta zerbitzariek badute mereximendu. Ausagailu frango bestalde eta krepa batzu ahotik ezin utziak gazte multxo batek eginak molde hoberenean.

...

Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 13a

Giro diasporazale alaian ospatu da mundu osoan Euskal Diasporaren Eguna

BAIONA, LAPURDI.

Mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatek egin zuten bat joan den larunbatean Euskal Diasporaren Egunaren lehenengo edizioa ospatzearekin. Lehenengoz egiten diren gauza guziek bezala, bazen arrengura pixka bat, jendeak eta euskal etxeek lagundu eta "bere" egingo ote zuten, baina Eusko Jaurlaritzak zabaldu datuen arabera gutienez 60 izan dira munduan lehenengo edizio honetara bateko edo besteko ekitaldi eta programekin bildu diren euskal etxe eta elkarteak;...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016