Inbido | 2018ko Agorrilaren 30a

Duela ehun urte agertu zen gripa izigarria...

Azken aldian, sail huntan berean aipatu ginuen mendeburu berezi bat. Ehun urte Erresuma Batuan emazteek ardietsi zutela boz-emaile izaitea. Aspaldixkoan aldarrikatzen zuten eskubidea. Egun, beste mendeburu bat dugu gogoan, arrunt besterik dena egia erran. Duela ehun urte, bi aste eskas, 1918-ko irailaren 14-ean, Ipar-Ameriketako Estatu Batuetan, hedatu zen berria hango Kansas eskualdean, gaitzeko gripa bortitza hedatzen ari zela eta jendeak bazirela gaitz horren gatik hilak... Ondoko...

Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 30a

Buruilaren 8a Euskal Diasporaren Eguna da: zauri Donostiara ospatzera!

DONOSTIA, GIPUZKOA.

Helduden asteko ebiakoitzean Euskal Diasporaren Eguna ospatuko da aurten lehen aldikoz. Egunarekin bat eginik, munduan hainbat euskal etxek ekitaldiak antolatu dituzte, Diaspora eta Diasporako euskaldunen lana, kontribuzioa eta izatea bera azpimarratu eta aldarrikatzeko, sinetsirik Diaspora ez dela oraino aski ezagutua eta apreziatua gainerako euskaldunen artean, Euskal Herrian; eta orohar, munduan. "Hemen gira" eta "anitz gira" erraiteko eguna izanen da,...

Gogoa hazi | 2018ko Agorrilaren 30a

Mendiaren edertasuna

Jendalde alegera, ibilera arina, irriñoa ezpainetan, iduzki airosa zeru ezin urdinago batean... bai lekuak badu arrakasta! Bozkarioa da lehenik ikusten, sentitzen. Autoa aparkatzean berean eta jaustean, halako ezinegon bat bezala badago airean, bainan ezinegon alegera bat, hitzordu igurikatu batek emaiten duen kilikadura. Mendiko oinetakoak ezarri, eskuko makila hartu, bizkarreko moltsak beharrezko ur botoila baduen kontrolatu bai eta buruko kasketa eta, nork daki, haize edo euriko...

Egun eta bihar | 2018ko Agorrilaren 30a

Egun eta Bihar

Lanez itoak!

Gobernuaren oporraldia ere bururatu da. Bi astez, minixtroak polliki pausatu ditazke. Ba omen zuten holako pausaldiño baten beharra. Denek bezala... Emmanuel Macron presidentak ere preziatu duke Brégançon gotor-lekuan egin duen egonaldia. Egia erran, oporretan ere lanean arizan da eta polliki jakin-araziz denbora berean lanean ari zela, gure onetan lan eta lan bixtan dena... Orai jaun-andere horiek denak berriz Parisen dira eta beren sailari karraskan lotuak!...

Hegoaldean | 2018ko Agorrilaren 30a

Hegoaldean

2507 migratzaile artatuak

Ekainaren 28tik hona, bidean dauden 2507 migratzaile artatu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, Euskadiko Gurutze Gorriak eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalek. Prozesu hau obratu ahal izateko, aste guziez bildu dira elkarlan batzordeak. Egun bakoitzean egin behar aldaketak eta beharrak aztertzen dituzte bilkura horietan euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren arabera. Familia Politikako eta...

Mundu zabalean | 2018ko Agorrilaren 30a

Mundu Zabalean

Keltiarren ateko festibala 2018

Bretainiako festibal indartsuena dela frogatu du aruten ere Keltiarren arteko Festibalak An Orient hirian. Laster mende erdiaren iraupena beteko duen ekitaldiak ohizko maila kausitu du: 750 000 bisitari hamar egunetan, 60 000 presuna paratuak erakustaldi nagusiaren gozatzeko agorrilaren 3a arratsalde bero eta iguzkiztatuan. Festibal horren kari hamar egunez kornamusak, zahamiola edo oboeak eta atabalak beretu dute An Orient hiria. Hiru tresnak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016