Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 18a

Mundu Zabalean

Alemaniako Baviera beti eskuin

Joan den igandeko lurralde bozetan hamar puntu galdurik ere CSU alderdia bozkatuena izan da Alemaniako Bavieran, eta orohar, eskuina jaun eta jabe atera da. Parte hartzeak 8,8 puntuko emendioa ezagutu du 2013ko bozekin parekatu eta. CSU (kristau sozialen batasuna) 1954az geroz lurraldea gobernatzen duenak bozen %37,25ekin 85 deputatu ditu (-16). Bigarren izaiterat pasatu da Grënen (Berdeak) alderdia, bozen %17,55 eta 38 deputaturekin. FW (bozemaile...

Hegoaldean | 2018ko Urriaren 18a

Hegoaldean

Pinuen eritasunaren kontrako tratamendua

"Banda marroia" izeneko pinoen eritasunaren geldiarazteko plan bat martxan jarri dute erkidegoko arduradunek. Eritasunak Euskadiko pinuen %33a kutsatu du. Besteak beste, basoak oxido kuprosoarekin airez tratatzeko asmoa dute, bainan horretarako Espainiako gobernuaren baimena behar dute. Egitasmoak hiru ardatz nagusi izanen ditu: eritasunaren inguruko ezagutza, onddoaren hedapenari aurre egiteko neurriak martxan jartzea eta sektorea berriz...

Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 11a

Aita Junes Casenave- Harigile Biderakusle bat joan zaikü

Aita Junes Casenave-Harigile zentüz, Züberoak, eta Eüskal Herriak oro har, eüskalgintzako langile nasaienetarik bat galdü dü(e). Santa Grazin 1924ko apirilaren 4an sortürik, Bétharramen (Biarnoa), 2018ko setemeraren 23an zentü denak animaleko obra ützi deikü ondoretarzünez, eüskararen eta eüskal kültüraren aberasgarri. Aipa detzagün: hiru hiztegi, hots Frantsesa/Eüskara (1989), Euskara/Frantsesa (1993) eta Latia/Züberotarra, azken hau paperean argialatügabea bena...

Kostaldean | 2018ko Urriaren 11a

Kostaldean

Paul Bourrières

Biziki ezagutua zen Ziburun eta biziki maitatua ere, Paul Bourrières pausatu da adin ederra bildurik, 104 urte beteak joanden ekainaren 10-ean. Parisen sortua zen, bere aita hango ikastegi batean erakasle izanez. Familiak erro azkarrak ba Lot eskualdean. Haurra zelarik, osagarriak etzuen hanbat laguntzen eta nahiz hartze ona zuen gibelatua izan zen bere ikasketak nahi ukan zituelarik aitzina segitu. Urte bat eta erdi egonik artategi batean, pix kortu zen eta...

Inbido | 2018ko Urriaren 11a

Latécoère etxe famatua

Hegazkinen mundu berezi hortan, guziz ezagutua izana da Latécoère etxea. Oraino ere hala dela erraiten ahal da funtsean, ez balinbadu ere gehiago denbora batez ukana zuen distira arraro hura. Luzaz, hegazkinak muntatzen zituen bere kondu, orai hegazkin peza edo zati berezi batzu ditu bakarrik egiten, Dasssault eta Airbus bezalako etxe handi batzuentzat bainan sail hortan beti berdin preziatua da.

Aitzineko egunetan, mendeburuz mendeburu ibiliak baigira, ildo beretik segitzen dugu...

Euskal diaspora | 2018ko Urriaren 11a

Euskal egoitza berria, euskal dantza titulua eta Kaliforniako azken piknikak

VALENTZIA, ESPAINIA.

Valentzia aldean badira bi euskal etxe, Laurak Bat eta Euskaltzaleok, eta horietarik zaharrenak --Laurak Bat, 1950ean sortua-- egoitza berria estreinatu du, hiri erdigunean. "Valentziaren bihotzean gaude", aitortu diote HERRIAri, "eta kontent, aitzineko lekua txikia geratu baitzitzaigun". Arrakasta seinale da, berri ona. Euskal Etxeak hainbat ekitaldi eta saio antolatzen ditu urtean zehar, konparazio euskara klaseak, musika eta dantza, hitzaldiak, mus...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016