Kostaldean | 2018ko Urriaren 30a
Hendaian, obra pizkorrak akulatu dituzte Irandatz kiroldegian. Ikasle frangok baliatzen dituzte horko muntadurak, elkarte frangok ere ba. Gela handi bat moldatua izan da eta ondoan aterbe gisako apiriku (porche) eder bat. Bilkura askoren egiteko toki bat biziki asurtia. Obrek iraun dute sei hilabete eta gosta dira 150.000 euro.
Donibane Lohizuneko portuan, arrantzako itsas-untzi bat gehiago...
Euskal diaspora | 2018ko Urriaren 30a
Helduden asteburuan hasi eta ondoko astebururaino luzatuko da Mar del Platan 2018ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Euskal etxe guziak, dantza taldeak, eta herrialdeko euskal ekimenak urteko elgarretaratze handiena izan ohi den honi so ari dira urteko sasoin huntan, baita aurten ondoko herrialdeetakoak ere, erran behar baita helduden asteko ortziralean Hego Ameriketako hamarretik goiti herrialdetako euskal etxeen ordezkariek bilkura eginen dutela Mar del Platan,...
Inbido | 2018ko Urriaren 30a
Horra beraz galdea egina, nola bizi diren Ikarian... Bainan lehenik dugun ikus nun den Ikaria eta zergatik egiten dugun holako galdea. Ikaria da ugarte bat, Greziaren kondukoa, Turkia han berean. Hola deitzen omen da Ikaro famatuaren omenez. Aspaldiko ixtorioa da hori. Sinesgarri edo ez, frangotan kondatzen dena oraino ere... Ikaro delakoak nahiko zuen jendek ere, izan gizon ala emazte, hegalak ukaitea airatzeko xoriak bezala... Bere sorbalderi lotu zituen beraz hegazti lumaz eta ezkoz...
Kostaldean | 2018ko Urriaren 30a
Joanden astean, aipatzearekin nolako arramoldaketa egitekoa duten Donibane Lohizunen, Foch deitu plazan eta plaza horren inguruko eremuan, kondatu dugu nolako proposamena egin duten Herri Bizi taldeko hautetsi abertzaleek, hiriak eros dezan mediatekatik hurbil-hurbila den etxe bat, aspaldian hutsa dena, eta etxe hori balia mediatekaren handitzeko preseski, den tokian lekua eskas duela-eta. Etxe hori aspaldian bere gisa utzia da. Badu 45 urte segurik zerraturik dagoela, eta ez 25 bestalde...
Gogoa hazi | 2018ko Urriaren 30a
Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 30a
Batzuk diote gertakari horrek ez duela baitezpada aipaldi luzerik merexi bainan ezin uka halere bazterrak azkarki harritu eta harrotu dituela! Mintzo gira Jean-Luc Mélenchon ezkertiar alderdiburuaren kexaldi hortaz! Itsuski kexatu baita alabainan goiz berean bi etxe-miatze jasan behar ukan dituelarik, bat bere bizitegian eta bestea bere alderdiaren bulegoetan! Zendako etxemiatze horiek? Alde batetik bere alderdiaren kudeantza lanetan ararazi dituela untsalaz alderdiak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016