Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 12a

Egun eta Bihar

Akitua

Zonbait egunez segidan, Emmanuel Macron presidenta ez da kasik batere bere bulegotik ateratu, salbu bere emaztearekin Normandiarat joaiteko Omiasaindukari. Bazuela pausaldiño baten beharra. Ez gira batere harritzen. Urri erditsutan, telebixtan agertu zen batez, ikusi ginuen etzela arras usaiako hura. Halako aire penatu bat eta ez biziki harro. Egia erran, alde bat harat eta hunat ibilki, iduri denak iretsi behar dituela, lekuaren gainean ezin egon, beti arrunt aferatua,...

Hegoaldean | 2018ko Azaroaren 12a

Hegoaldean

Durangoko azoka

Abenduaren 5etik 9ra iraganen da Durangoko azoka. Ahotsenea deitu gunean solasaldiak eta zuzeneko emanaldiak ikusi eta entzuten ahalko dira goizeko 11etarik arratseko 8etara. Orotara, 200 sortzaile baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo edizioan. Solasaldien gunean, idazle franko mintzatuko dira, hala nola Alaine Agirre, Harkaitz Cano, Katixa Agirre, Gotzon Barandiaran, Pako Aristi, Idurre Eskisabel, Edorta Jimenez, Iban Zaldua, Unai Iturriaga, Jasone Osoro,...

Mundu zabalean | 2018ko Azaroaren 09a

KALEDONIA BERRIA PASO ALA IMIDO?

Joan den igandeko erreferendumean ezezkoa nagusitu da 18 000 bozez. Beraz anti-independentistek xanpaña atera beharko zuten! Emaitza ezagutu eta denak oherat joan dira bederazka, galdu balute bezala. Hots pasoan joan dira. Galtzaleek aldiz besta egin dute, eta ongi erakusteko imido egiten zutela, batzuek Numean barna prozesione bat muntatu dute autoak tira ahala tutaka ari zirela. Sar gaitezen dosierrean!

Erreferendumaren emaitzak

Hiru zenbaki nagusitan bil daiteke...

Kostaldean | 2018ko Azaroaren 01a

Elkartasaun atsegingarria

Arras eritasun berezia da frantsesez "syndrome de Wolfran" deitzen duten hori. Berezia eta bortitza ere. Gure Kostaldean, gure jakinean behin, bi lagun badira gaitz hori dutenak, Donibane Lohizunen 50 bat urte dituen gizon bat, Ziburun 13 urteko nexka bat, Ilune. Familiekilako elkartasunez eta eritasun horren kontrako ikerketak laguntzeko, kantaldi bat egin da, gisa bereko bigarrena, Donibaneko elizan. Jendea azkarki bildu da, bihotz-altxagarri denentzat. Denek txalotzen zituztela Amaren...

Kostaldean | 2018ko Azaroaren 01a

Kostaldean

Xaharrentzat, egoitza berri bat Hendaian

Ez da arras xahar-etxe deitzen ditugun horiek bezalakoa, nahiz jende xaharrentzat egina den. Hendaian, gaitzeko egoitza handia eta ederra ari dute eraikitzen, obrak azkarki abantzatuak, Sénoriales delakoetarik. 90 bizitegi orotarat, denak arrandan hartzeko direnak, jendea bakarka bizitzen ahal, edo bizpahiru lagun bizitegi berean, izan senar-emazte, anai-arreba edo beste. Aski toki arraroan, hiriaren bihotz-bihotzean, Herriko Etxea eta...

Euskal diaspora | 2018ko Azaroaren 01a

Euskal Aste Nazionala da Argentinan; Uruguaiko FIVUk bururatu du bere Udaleku

MAR DEL PLATA, ARGENTINA.

Orain arte iragartzen genuen eta aste huntan erraiten ahal dugu hemen dela, aste hau dela Hego Ameriketako euskaldunek urteko elgarretaratze eta hitzordu nagusia ospatuko duten astea, aurten Mar del Platan. Eginak dira azkeneko egunetan hainbat ekitaldi eta aste huntan zehar beste hamaika ari dira agitzen. Urkullu lehendakariak ere iragan asteazken huntan eskaini du harrera-ekitaldi bat Buenos Airesen, Argentina guziko euskal etxe eta ordezkariak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016