Mundu zabalean | 2018ko Azaroaren 22a

Mundu Zabalean

Sute erraldoiak Kalifornian

Bi sutek hunkitzen dute larriki Kalifornia azaroaren 8az geroztik. Iparraldean Camp Fire deitu duten suteak 60 000 hektare eremu hunkituak zituen joan den astelehenean. 10 000 bastiza, etxe partikular, bastiza publiko eta lantegi aterbe sutan joanak dira. Joan den astelehenean suhiltzaileek zioten Camp Fire sutearen %55 kontrolpean zeukatela. Eta bilana guziz larritzen duen zenbakia, suteak hilik utzi dituenena: joan den larunbat arratseko azken...

Mundu zabalean | 2018ko Azaroaren 19a

Mundu zabala

Azaroa zenduez oroitzeko hilabetea

2017an 606.000 heriotze kondatu ditu INSEE erakundeak Frantzian. 2016ko zenbakia 12.000az gainditua izan da. 2007ko zenbakiekin parekatuz emendioa %14koa da. Emendio hori ez da harrigarria, adituen arabera, 2017ko neguko gripeak 67.000 heriotze ekarri baitzituen. Iaz zendu zirenen adina bana bestean 83 urte izan da emaztentzat, eta 76 urte gizonentzat. Heriotzeen erdiaren kasuan emaztek 87 urte pasatzen zituzten, eta gizonek 79 urte.

...

Kostaldean | 2018ko Azaroaren 12a

Hats berri bat emaiteko Urruñari

Prentsaurreko batean, erakutsia izan da urrats batzu abiatuak direla hats berri bat emaitea gatik Urruñako herriari, baduela segur holako zerbaiten beharra. Herriko bozak ere hurbiltzen ari-eta bainan ez omen bakarrik hauteskunde horiek gogoan... Filipe Aramendi zinegotzi abertzalea sustatzaile suhar agertzen da bainan azpimarratuz dei bat luzatua zaiotela herria maite duten guzieri, euskaradun edo ez, gure ondareari atxikiak diren ber, denek bat egin dezaten aldaketa askoren gauzatzeko...

Inbido | 2018ko Azaroaren 12a

Kreta ugartean gaindi

Duela bi aste sail huntan berean aipatu dugu Ikaria, Greziaren konduko ekarria den ugarte bat, zointan ainitz jende - jendetzaren %30-ez goiti - heltzen baita 90 urtetarat. Doi-doia aipatu ginuen Kreta, eskualde bereko beste ugarte bat, hor ere banabeste batean jendea beste nihun baino gehiago xahartzen-eta. Egun preseski Kreta ugarte horri emaiten diogu behako bat... Greziaren hegoaldean kokatzen da. Eremuz Nafarroa baino ttipixagoa da. 630.000 biztanle orotarat, jendetza guziaren laurdena...

Euskal diaspora | 2018ko Azaroaren 12a

Urkullu lehendakaria buru, egin da Mar del Platan Argentinako Euskal Astea

MAR DEL PLATA, ARGENTINA.

Arrakastatsuki ospatu da joan den astean Buenos Aires probintzia hegoaldeko Mar del Plata kostaldeko hirian Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala. Aitzineko egunetan ere eginak ziren ekitaldi batzuk, baina ofizialki, txupinazoa eta guzi, ostiralean abiatu dira bestak, hiriko auzapeza eta Urkullu lehendakaria Euskal Etxeko balkoian zirela. Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza bat ere bazen partaide, alderdi guzietako kideekin. Euskal hautetsi guziek parte...

Gogoa hazi | 2018ko Azaroaren 12a

Herioa preso

Lapurdi Getarian, Baldarreta errekatxoa Akotzetik jausten da Zenitz hondartzara. Erlaitz hegian, etxe pollit batean bizi dira ama semeak, ez pobreak, ez aberatsak. Gilen, oraindik haurra, goizero bezala, sukaldera jausten da... Nehor!

- Ama? À¢'€'" Erantzunik ez. Ganbarako atea polliki ireki eta, ama ohean À¢'€'".

- Gilen, ez nauk batere untsa. À¢'€'" Ama ahots daldarati, mehe batekin mintzo zaio

À¢'€'" Gosaltzeko behar diren guziak aurkituko dituk...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016