Kostaldean | 2018ko Azaroaren 22a
Denetan bezala, Euskaraldiaren karietarat, hitzordu batzu izanen dira Donibane Lohizunen ere. Lehena, hitzaldi gisakoa, ortzirale huntan, aratseko 7-etan, herriko ikastolan. Hizlaria, Kiki Amunarriz. Gaia, "zergatik Euskaraldia?" Zergatik orai? Zergatik hemen?. Sartzea urririk. Ondotik, izanen da han berean jateko eta edateko...
Ziburun, orai arte ere Baltsan bilgunean izan dira artetan bertsu- bazkariak. Aldi...
Inbido | 2018ko Azaroaren 22a
Bazinakitena? Ugarteak badira salgai hor gaindi! Bereziki Eskozia iparraldean. Biziki leku pollitean kokatzen diren batzu. Toki hotzak haatik. Bainan hotza hein bat aise jasaiten duena ez du horrek lotsatuko... Orotarat, batzu Eskoziako portuetarik hurbil, beste batzu frango urrun, itsasoan galduak bezala, badira 790 ugarte. 86 zointan baitira biztanleak, orotarat 103.000 duela zazpi urte egin kondaketaren arabera. Bestalde beraz, 704 ugarte zointan ez baita nehor bizi bainan denek ba beren...
Euskal diaspora | 2018ko Azaroaren 22a
Azaroaren 23tik abenduaren 3raino euskaraz bizitzeko eta euskara gogoan izateko ekimena da Euskaraldia, Euskal Herri osoan eta bere diasporan ere bideratzen ari dena. Bakotxak deliberatzen du 'ahobizi' edo 'belarriprest' gisa parte hartu, eta lan hortan ari dira baita ere Diasporan, abenduaren 3an, ENE Nazioarteko Egunean bururatuko den proposamen honekin bat egiten. Anitz dira antolatzen ari diren ekimenak, Mexiko hiritik (Post Lehiaketa eta Euskaraldia Rallya...
Gogoa hazi | 2018ko Azaroaren 22a
Joan den azaroaren 11n, Hamalauko Gerlaren 100. urteurrena ospatsuki omendua izan da Parisen, munduko gobernuburuak saldoan gomitaturik. Hor ziren batzuk eskuak odolez blai, baina denak aho batez bakearen alde! Aukera paregabea bazkari gaitzak egiteko, arno garestiak edateko eta munduko telebista guzien aitzinean, dena ele, zeremonia eta jestu, beren burua ospetan erakusteko... Gu ere gure heinean oroitu gira. Bastidako elizaren lorioan, oroitarri xume bat bada. Hartan daude bernuzatuak...
Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 22a
Arrunt berezia izan da joanden larunbateko hori, lekuka igandean ere segitu dutena. Berezia eta nahasia, bi mila manifestaldi Frantzia guzian gaindi, zernahi jende jauntzi horitan plantatuak eta denek erakutsi nahi aseak direla, kezkatuak eta nardatuak! Bide ainitz zerratuak, ibilaldi batzu apo harmatuen urratsean - bare korkoilen zalutasunean erraiten dute frantsesez - bazterrak kexu, halako sukar batek hartuak. Zalaparta asko ere izan da, eguna histu dutenak. Hil...
Hegoaldean | 2018ko Azaroaren 22a
Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik, Paulo Agirrezabaltzategik eta Joan Mari Torrealdaik sortu zuten Jakin kultura taldea 1956an, eta ondotik, izen bereko euskarazko aldizkaria martxan eman zuten. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jakinarazi du aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina talde horri emanen diotela, sortu zenetik orain arte euskal hizkuntza eta kulturaren alde egin duen lan baliosa sariztatzeko. Olanoren arabera, "talde horri eusten jakin dute,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016