Inbido | 2018ko Azaroaren 01a
Arras berrikitan, urriaren 20-an xuxen erraiteko, Europa mailean gisa hortako ikerketak akulatzen dituen erakundeak alimaleko zirta baten puntan igorriak ditu bi zerutresna berezi, denak untsa joanez Merkurio izarbel edo planetarat helduko direnak. Ez berehala helduko haatik bainan zazpi urte baino gehixago irautekoa duen ibilaldia bururatzean, 2025-eko abendoan. Batto han gaindi ibiltzekoa da izarbelaren inguruan itzuli eta itzuli, bestea han nunbait pausatuko da... Zendako horiek oro?...
Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 01a
LURRAMA laborantza herrikoi eta iraunkorraren 13. edizioa azaroaren 16, 17 eta 18an iraganen da, Biarritzeko Irati erakustazokan. Antolaketa lanetan ari direnek dei egiten dute laguntzaile izan nahi duenak bere izena eman dezan internet gunean: www.lurrama.org edo mailez idatziz: lurrama.laguntzaile@ehlgbai.org Denetarik egiten ahal da, lagun artean eta giro goxoan: zerbitzua, sukaldea, baxera garbiketa, zikin untzien kudeaketa, zirkulazioa, txarteltegia... Bakoitzak ahal bezala parte...
Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 01a
"Gutun ideki hau zuretzat dago, Ingurumenaren minixtroa, François de Rugy jauna. Badakigu animaleen adiskide handi zarela, bainan ere edozoin lekurat gure igortzeko prest.
Sobera gazte izanez, ez duzu zure begiez ikusi zer izan zen deportazioa, gerla denboran. Bainan, gain gainetik eskolatua zarelako, ikasi duzu zenbat eta zenbat sofritu zuten gaixo jende heiek. Eta horra nun, oraiko denboretan, abereak dituzuen deportatzen. Zer gaixtakeria egin dugu, burdinezko kaiola batean...
Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 01a
Orainokoan ez da hortaz burrunba handirik bainan apailu frango bada halere helduden maiatzeko hauteskundeak gogoan. Europa Batuaren mailean legebiltzarraren berritzea orduan eginen baita. Nehork ez jakin segurtamenekin zonbat hautagai zerrenda izanen diren eta nor zerrendaburu. Bizkitartean, kasik itsumandoka bada ere, sondaiak badira eginak. Bi lixta atera litazke beste guzien aitzinean, macrontiarrena eta eskuinburukoa. Bakoitxak bilduz bozen %20-a nunbait han....
Hegoaldean | 2018ko Azaroaren 01a
Euskararen ofizialtasun osoa aldarrikatzeko manifestazio jendetsua egin dute Iruñean. 80 gizarte eragilek egin dute bat Kontseiluak deitu manifestazioarekin, horien artean Geroa Bai eta EH Bildu alderdiek, bai eta ELA eta LAB sindikatuek. Hiru gunetarik abiatu da manifestazioa eta hiruek bat egin dute Bakearen Plazan, berdintasuna, kohesioa eta justizia eskatuz. "Euskara ofiziala Nafarroa osoan" leloa zutela. Nafar...
Mundu zabalean | 2018ko Azaroaren 01a
Joan den urriaren 14 eta 15etan uholdeek sarraskitu dute Aude departamendua. Hondamendiaren ondorioak hiru zenbakitan laburbildu dituzte hedabideek. 14 presunek bizia galdu dute, 99 kolpaturik utzi dituzte uholdeek eta makurren lehen estimuan 200 milioi euro pasatzen dituela kalteak aitortu dute. Destorbua iragan eta Aude departamendutarrak antolaketa lanetan sartuak dira jotake. Hunkiek besoak arrailkatu dituzte biharamunetik, dena galdu dutenek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016