Hegoaldean | 2018ko Urriaren 30a
Urriaren 15ean hasi da, Bilboko Justizia Auzitegian, Iñigo Cabacasen hiltzea argitu beharko lukeen auzia. Duela sei urte eta erdi hil zen Cabacas, futbol partida batetik landa izan kalapita batzuetan ertzainen gomazko pilota batek jo ondoan. Lehen egunean, sei akusatuek deklaratu dute. Batek salbu, denek erran dute polizia operazioa "zuzena eta egokia" izan zela. Auzipetuek adierazi dute "pilotarik gabe" edo "airera" egin zutela tiro. Operazio hartan maila gorena...
Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 25a
Hedabideek ahantzia ere dute Portugal aspaldi honetan. 10 milioi biztanle dituen estatu horrek alta ezohiko errealitateak bizitzen ditu ihaurri. Presidentea eskuinekoa du, 2016an pasatua lehenbiziko itzulian bozen %51,5ekin. Gobernuburua aldiz sozialista du, bozen %32a ukanagatik minoriako gobernua kudeatzen du, sustengatzaile dituela gobernuan sartu gabe, ezker (puntako) blokeoa eta alderdi komunista. Gehiago dena 2015az geroztik urtero buxeta...
Euskal diaspora | 2018ko Urriaren 18a
Jean (Baptiste) Gaztambide arnegitarra zendu da urriaren 9an Utah-n, azken urteetan ahul ibili ondotik. 1949an, 19 urte zituela emigratu zuen Estatu Batuetara, eta Salt Lake Cityko Hogar euskal ostatuan Mary Urresti Nevadako euskalduna ezagutu eta ezkondurik euskal-amerikar familia atxikia sortu zuten. Utah-ko Euskal Etxeko fundatzaileetarik izan zen 1960etan eta erraten ahal da heien etxea izan dela geroztik Utah-ko Euskal Etxearen egoitza, errepikak,...
Inbido | 2018ko Urriaren 18a
Jakintza elkarteak plazaratu du udazken huntako bere aldizkaria, oroitzapen andana bat harrotuz. Hiru gai desberdin agertzen dira, duela ehun bat urteko gertakariak gogoan. Alde batetik beraz, Claude Louvigné ikerle ezagutuak kondatzen du nola bere aita, François Louvigné, bi urtez errient egon zen Ezterenzubin, ez herrian berean bainan Beherobi auzoaldean (1921-1923). Lekukotasun hunkigarria errientak berak utzi idazkien argitarat. Herriko plazatik Beherobiko eskolarat bazen oren erdi...
Gogoa hazi | 2018ko Urriaren 18a
Urtero Suediako Nobel taldeak sariak emaiten ditu gai hauetan: bakea, literatura, kimika, fisika, medikuntza, eta Norvegiak emaiten du Bakearen saria. Aurten bakearen saria emazte eta gizon bati eskainia izan zaiote, biek emazte bortxatuen alde egiten duten lanarengatik. Nadia Murad Irakiarra da, 25 urte ditu. Denis Mukwege, Kongoko Bukavutiarra da, 63 urte ditu. Zer da lotura bakea eta bi pertsona horien artean? Gerla tokietan bizi dira edo bizi izan dira eta bizi izan dute emazteen zortea....
Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 18a
Gérard Collomb barne-minixtroak bere kargua utziz geroz denbora asko joan da ordaina izendatua izan aitzin. Zonbat ixtorio eta zonbat jestu! Macrontiar frangok aho beteka diote ez dela hor deus harrigarririk, legenagusiak gisa guziz ez duela eperik finkatzen holako izendatze batentzat eta Macron presidentak astia hartzen ahal duela, arrunt bere gusturat ariz, batere presatua agertu gabe... Artetik erraiteko, hola mintzo diren horiek lehenak izanen ziren txalo eta txalo dena...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016