Gogoa hazi | 2018ko Urriaren 04a

Orriako iduzki sainduaren zilo beltza.

Aurten ere Orreagako beilak jende ostea bildu du, basilikako zoko guziak betetzen zituela, mezako tenorea baino oren erdi bat lehenago, kartsutasun eta alaitasun handian. Elizkizuna euskara hutsean egiten da. Euskal giristinoen bihotz pizgarri hauta bilakatua da Santxo Azkarrak eraikiarazi zuen Santa Maria eliza. Hori erabaki zuen Las Navas herrian Almohadesak ("Jainkoaren batasuna" arabieraz) garaitu ondoan, 1212an. Santxo VII. "azkarra" deitzen zuten; ez dakigu zonbatetaraino hala zen...

Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 04a

Egun eta Bihar

Berotuak!

Europa-maileko legebiltzarraren berritzea izanen da helduden maiatzean eta alderdiak kudeatzen dituzten horiek arras aferatuak dira hor gaindi, zerrendak nola behar dituzten muntatu eta norekin. Gutarteko jendea ez da haatik hauteskunde horietaz biziki mintzo. Gehiago axolatzen da herriko bozetaz aise berantago jinen direlarik alta, hemendik urte bat eta erdiren buruan alabainan. Ainitz tokitan bada jadanik apailu frango, Parisen eta hiri handi gehienetan segur, bainan...

Hegoaldean | 2018ko Urriaren 04a

Hegoaldean

Euskadi, estatutu berria eztabaidan

Estatutu berriaren eztabaida abiatua delarik, aditu talde batek zirriborroaren proposamena egin behar du, EAJ eta EH Bilduk baimendu duten proposamenaren arabera. Espainiako presidenteak Quebec- en eredua adibidetzat hartzea begi onez ikusi du, konponbide bati atea zabaltzen diolako, elkarrizketa eta akordio politiko eta instituzionala oinarritzat hartuta, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroarekin eman prentsaurrekoan, Sanchezek adierazi zuen...

Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 04a

Mundu Zabalean

Bretainia bostak bat

Cotes d'Armor (22), Finistère (29), Ile et Vilaine (35), eta Morbihan (56) lau departamenduek osatzen dute gaur egun Bretainia lurraldea: baina 1970 urtez geroztik abiatua da Bretainia bateratzearen oldea, goiko lauei Loire-Atlantique (44) gehituz, Nantes bere hiri nagusiarekin. Azkenik joan den larunbatean 4000 presuna bildu ziren Nantes hirian eskakizun hori banderoletan handi handia emanik.

Nantes-Naoned Bretainiako hiri nagusi historikoa

...

Inbido | 2018ko Irailaren 20a

Mugikor horien arrakasta!

Hilabete huntan, ikastegiak berriz idekitzearekin, mugikor deitzen diren telefono horiek ukan dute egundainokotan zernahi aipaldi. Debekatu dituzte alabainan lehen eta bigarren maileko eskoletan. Egia erran, jadanik ere debekatuak ziren untsalaz bainan hemendik goiti debeku hori garratzagoa izanen da, orai arte ba omen baitzen hor gaindi, asko tokitan behin, sobera lazokeria... Horrek ez du erran nahi haurrek ez dituztela gehiago tresna horiek ikastegirat eremaiten ahal bainan kurtsoen...

Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 20a

Munduko Mus Txapelketa, artzainak, Euskal Bestak Berlin eta Montpellierren

MACACHIN, ARGENTINA.

Helduden ortziralean abiatuko da Argentinako Macachin herrian, La Pampa probintzian, Euskal Gizataldeen arteko Munduko XVI. Mus Txapelketa, 12 ordezkaritza partaide, erran nahi baita Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batuak, Peru eta Argentina. Txapelketaren karietara, programa aberatsa prestatu dute Macachineko Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzailekoek, eta mus partida nagusiekin batera, bisita...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016