Gogoa hazi | 2018ko Urriaren 11a

KLERIKALISMOTIK ATERA

Iragan udaldian ikasi ditugun eliz-gizonek azken 60 urte hauetan munduangaindi egin sexu abusuek harriturik eta lur jota utzi gaituzte. Harrigarria eta ikaragarria egiten zait fenomeno hunen hedadura: mila haurrez goiti bortxatuak izan dira Pensilvanian hirurehun bat eliz-gizonenganik, 3677 haur bortxatuak Alemanian 1670 bat eliz-gizonenganik! Kondatu gabe lehentxago ikasi Irlandan, Australian, Txilen gertatuak... Bai! Harrigarria eta ikaragarria! Bainan kasik ikaragarriagoa eta...

Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 11a

Egun eta Bihar

Omenaldi kartsua

Pariseko plaza famatuenetarik batean, omenaldi handi bat, kartsua bezen hunkigarria, eskainia izan zaio joanden ortziralean Charles Aznavour kantari paregabeari. Artixta arraroa, 94 urtetan zendua zonbait egun lehenago. Denen aitzinean, Emmanuel Macron presidenta. Han ziren ere Armeniako lendakaria eta gobernuburua, Charles Aznavour bera han sortua baitzen eta herrialde horri beti biziki atxikia egona, nahiz aspaldian errotik frantsestua ere zen. Oroitarazi da,...

Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 11a

Quebec: nortasun irekia ala hetsia?

50 urte betetzen dira asteazken honetan sortu zela Parti Québécois alderdi abertzalea. Ordea, urri honen leheneko deputatu hauteskundeetan, %17a doi doia gainditurik 9 deputaturekin aurkitzen da PQ alderdia, sortu eta lehen bozketan baino emaitza apalagoarekin. Mende erdi horri begirada bat emaitera saiatzen gara.

Quebec 2018

Kanada federazioaren barnean den estatu bat da Quebec, zortzi milioi pasa biztanle dituena eta hizkuntza ofizial bat bakarra duena, frantsesa...

Hegoaldean | 2018ko Urriaren 11a

Hegoaldean

Txikiak Handi

Hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketa eginen dute Altsasun, urriaren 20an. Mexikotik, Galestik eta Irlandatik etorriko dira hizlariak. Txikiak Handi izena eman diote egitasmoari. Ekimen hori sustatzen duten kideek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatu dute Nafarroa Oinez-en bezperan iraganen den jardunaldia. Unai Arellano Txikiak Handi proiektuaren arduradunak eman ditu komunikabideei buruzko topaketa bat hezkuntzarekin lotua den besta batekin batean...

Inbido | 2018ko Urriaren 04a

Edmond Rostand kanboarra

Aurten ere ospatzen da mendeburu asko. Hala nola, eta HERRIA astekariak aipatua du bixtan da, Euskaltzaindiarena, denek gogoan dugula Baionan berrikitan iragan den egun ederra. Frantzian gaindi, mendeburu aipagarriena izan ditake 14-ko gerla luze izigarriaren bururatzearena. Ainitz aipatua jadanik eta oraino gehiago aipatuko egundainokotan Martine eguna hurbiltzearekin, azaroaren 11-n baitziren kanoiak azkenean ixildu... Frantses literaturaz arduratzen direnentzat aldiz, bada aurten...

Euskal diaspora | 2018ko Urriaren 04a

Irisarri joan da, Munduko Mus Txapelketa eta euskal lanpostua Renon

CARLOS IRISARRI.

Irailaren 24an hil zen Buenos Airesen Carlos Irisarri, 64 urte zituela, eritasun bortitz baten kontra gogor borrokatu ondotik. Diasporako euskaldun bat zen, La Platan sortua, legegizona, profesionalki errespetatua, abokat gisa testuliburuen egile, eta ondarreko urteetan bere euskal erroeri kasu eman eta euskara ikasi zuena. Bi liburu argitaratu zituen, bat euskara ikasteko gramatika bat, 'Cursillo de lengua vasca' (euskara ikasteko ikastaroa) izenburupean, eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016