Euskal diaspora | 2018ko Azaroaren 29a
Joan den astean aipatu bezala, aste huntan bizi-bizirik eta indar handiz ari da --baita Euskal Diasporan ere-- euskararen erabilera sustatzeko eta ahalgeak positiboki baztertzeko Euskaraldia kanpaina. Hameka dira munduan ekimen honi emendatu zaizkion euskal etxe eta unibertsitateak, azken hauek partikularzki Etxepare Institutuko Euskara eta Euskal Kultura irakurleek antolatu ekitaldien eskutik. Erroma, Budapest, Brno, Londres, Mexiko, Buenos Aires, Valentzia, San...
Inbido | 2018ko Azaroaren 29a
Aitzineko astean, azaroaren 14- an, Xarles printzeak, inglesen errege-gaiak, bete ditu bere 70 urteak. Arras berezia da zinez gizon horren kasua. Jende gehienak, kasik denak, erretretan jarriak izaiten diren adinean, bera oraino bere biziko lanbide nagusiari plantatzekoa da! Mundu guzian ba ote da beste norbait kasu hortan denik? Errege kargua noiz hartuko du azkenean? Ala ez du sekulan hartuko? Hartuko du untsalaz bere amak, Elixabet erreginak, tokia utziko diolarik... Edo hilen delakotz,...
Gogoa hazi | 2018ko Azaroaren 29a
Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 29a
Horiz jauntzi horiek ez dute barkatu nahi. Larunbatean, ainitz izan dira Parisen, beste frangok manifestaldi asko egin dute Frantzia guzian gaindi. Toki gehienetan, denak hein bat untsa joan dira, zalapartarik gabe. Ez Parisen haatik. Hor, bazter nahasle atrebitu batzu sartu dira artean, makur handiak eginez, eta nahiko sukarra jauzi da. Ezin aise berexi beren arrangurak xintxoki agertu nahi zituztenak eta denak xehatu nahiz etorriak zirenak, gehienak horiz...
Hegoaldean | 2018ko Azaroaren 29a
Eusko Legebiltzarrak euskara dohainik ikasteko lege proposamena onartu du. Herritar guziek euskara jakiteko eskubidea izaitea du helburu. EH Bilduk aurkeztutako proposamena gehiengo zabal baten baimenarekin onartua izan da, Gernikako Estatutuan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko legean araututa dagoen bezala, herritar guziek dute euskara jakiteko eskubidea. Legebiltzarrak azken baimena eman behar dio. PP izan da horren kontra bozkatu...
Mundu zabalean | 2018ko Azaroaren 29a
Joan den igandean bildu ziren Europar Batasuneko 27 estatu buruak Erresuma Batuaren ateratzeko bi dokumentu nagusiei azken begirada baten emaiteko. Aho batez bozkatu dituzte. Lehenik 538 orrialdeko dokumentu kozkorra, ezin zehazkiago finkatzen ditu dibortzioaren elementuak. Bigarren dokumentuak 26 orrialderekin arautzen ditu Europar Batasuna eta Erresuma Batu separatuaren arteko harreman berriak. Bi dokumentuak lerroz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016