Gogoa hazi | 2018ko Abenduaren 20a
Duela 70 urte, 1948ko abenduaren hamarrean, Parisko Chaillot jauregian, ONU erakundeko Estatuen gehiengo zabalez bozkatua izan zen "La Déclaration Universelle des Droits de l'Homme" delakoa, orain emazteen errespetuz erran genezake "des Droits Humains", hots Giza Eskubideen Aldarri Orokorra. Haatik oroitu behar da munduko Estatu subiranoak 58 baizik ez zirela ordu hartan, gaurko kasik berrehunetarik urrun.
Aldarriaren idazle nagusia René Samuel Cassin Baionako semea dugu...
Egun eta bihar | 2018ko Abenduaren 20a
Beste orduz ere jadanik gauza bera azpimarratua dugu, ez baita lehen aldia holako zerbait gertatzen dela: atentatu handi latz baten irriskua ez da baztertua, gutien ustean batto izan ditake haratxago edo hunatxago, aitzinetik nehork ezin erran noiz eta nun... Islamixta errabiatu horietarik beti badira han eta hemen, zain egoki noiz nola egiten ahalko duten beren gisako balentria hits bat. Eta beraz gaitzeko izigarrikeria izan da joan den aratsean Strasburg hirian!...
Hegoaldean | 2018ko Abenduaren 20a
Durangoko azokak ateak hetsi bezain laster, 53. edizio honen bilan baikorra egin du Gerediaga elkarteak. Talde antolatzailearen arabera, "askotarikoa, baikorra eta arrakastatsua" izan da aurtengo azoka. Bisitari kopuruari dagokionez, 115 000 lagun baino gehiago hurbildu dira Durangora. Halaber, eskaintzaren kalitatea ere azpimarratu du Gerediaga elkarteak. Usaian bezala, ikasleen egunarekin abiatu da azoka. Bestalde, bigarren urtea izan da irisgarritasuna eta...
Mundu zabalean | 2018ko Abenduaren 20a
AMLO siglak Mexikoko presidente berriaren izen luzea gordetzen du: Andrés Manuel Lopez Obrador. Abendu honen lehenean hartua du presidente kargua. Iraunkortasunaren hiru tantoak eskutan. Bera presidente bozkatua izan da bozen %53arekin. Beste bi alderdiekin osatu duen koalizioak gehiengo osoa du legebiltzarrean (500etatik 307 aulki) eta senatuan (128etatik 69 aulki). Kargu hartzea jestu nagusi andana batekin markatu du. Saltzen ematen du...
Kostaldean | 2018ko Abenduaren 13a
Donibane Lohizunen, ekitaldi berezi bat iragan da joanden egunean abertzale parrasta batek gauzatu duena. Hogoita- hamar bat lagun, Herri Bizi, Euskal-Herria Bai eta Aitzina taldeetan diren batzu bildu dira Xingaletenea bideko bazterrean, salatzea gatik han zer gertatzen den. Promotore batek erosia du lur peza handi bat, 27 bizitegi berriren eraikitzeko xedetan. Untsalaz, hamar bizitegi berri edo gehiago egiten direlarik, %30...
Kostaldean | 2018ko Abenduaren 13a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016