Hegoaldean | 2019ko Urtarrilaren 17a

Hegoaldean

Orain presoak: mundu bat Bilbo eta Baionan

Mundu bat bildu da Bilbo eta Baionan presoen aldeko eskubideak aldarrikatzeko. Polizaren arabera 85 000 bat baziren Bilbon. Alderdi guziek, salbu PPk, sustengatzen zuten. Manifestazioan itxaropena eta kezka adierazi dituzte Sareko antolatzaileek, "orain arteko aldaketa txikiak ikusita, eta aldaketa horien erritmoa ikusita, zuhurtzia eta ez jakintasunen urtea" izanen dela uste baitute. Urratsak egin direla azpimarratu dute, baina Sanchezen...

Mundu zabalean | 2019ko Urtarrilaren 17a

Mundu Zabalean

Bozen gorabeherak RDC-ko presidente bozetan

RDC siglarekin hasten gara aipatzen Afrika- Kongoko errepublika. Presidente bozak iragan berriak baitira estatu horretan abenduko azken igandean. RDC hara estatu bat lur gainean eta lurpean errealitate arrunt kontrakoak bizitzen dituena. Hain segur Afrikako lurperik aberatsena duen eremua dugu Kongo. Baditu nasaiki bere lurpean gordeak: kobrea, kobaltoa, koltena, diamanta, urrea, burdina, nikela, uranioa eta eztaina. Mundu zabaleko...

Kostaldean | 2019ko Urtarrilaren 16a

Bixintxo-bestak nolakoak? Guziz Herrikoiak

Hendaian eta Ziburun, horra beraz bi asteburuz segidan, herriko bestak, beren patroin saindua, Jondoni Bixintxo, kartsuki omenduz. Bi herrietan egitarau nasaia eta guziz herrikoia zinez! Lehen asteburu huntakoaz ari gira gehienik egun, bestaldian ere segidaz ukanen dugu zerbait erraiteko. Hendaian, ortzirale aratsalde apalean, Pelot itasturi famatua eta Neskatxa haren bizilaguna Kanetako portutik etortzekoak dira, herriko haurrek eginen diote lehen ongi etorria eta denak bilduko dira Herriko...

Kostaldean | 2019ko Urtarrilaren 10a

Obra Handi andana bat

Aise mintzo diren mihi luze batzuk diote beti hola izaiten dela, herriko etxetan ainitz obra akulatzen dela herriko bozen aitzineko urtean. Hauteskunde horiek aitzin erakusteko ez daudela segur alfer egoki. Ahal bezenbat boz biltzeko xedetan nolazpait. Baditake ez den beti gezurra hori ere bainan beste frangok beste arrazoinamendurik entzun-arazten dute. Bozetarik landa ikusten dela lehenik nun zer obra egiten ahal litakeen, eta gero gisa hartarat apailatzen, paperen egiteko alde batetik eta...

Euskal diaspora | 2019ko Urtarrilaren 10a

Paueko 'Àƒ'œda Batez' dantza ikuskizuna eta munduko donostiar danborradak

PAUEN, 'Àƒ'œDA BATEZ'.

Guzia prest da Pauen helduden astean 'Àƒ'œda Batez' deitu dantza ikuskizunaren emateko, Lagunt eta Maita Euskal Etxeko lagunak partaide. Ebiakoitzean, urtarrilaren 19an izanen da, gaueko zortzi et'erdietan, hiriko Zenith aretoan. Euskal mitologia eta tragedia klasikoa osagai dituen lana da Kompany Beritzak taularatuko duena, Joana Etxart-ek 'Goizean Goizik' inspirazio harturik moldatua eta Fabio Lopezek dantzarako berrinterpretatua, baletaren eta...

Inbido | 2019ko Urtarrilaren 10a

Duela ehun urte

2019-an sartuak gira beraz... Behako bat emaiten baginu, larrilarria bederen, ehun urteko jauzi bat eginez gibelerat, 1919-ari. Bazterrak oraino minbera zauden, 14-ko gerla bururatu berria baitzen, kanoiak ixilduak alabainan aitzineko azaroan, Jondoni Martine egunean... Idazten dugularik gerla izigarri hura bururatua zela, gisa batez ez gabiltza hain xuxen. Bai, egia da gudukak geldituak zirela, eta hori bera etzen guti, bainan bakea etzen oraino legez eta ofizialki finkatua. Denetan denek...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016