Kostaldean | 2019ko Urtarrilaren 24a

Kostaldean

"Ez, ez dut nahi..."

Donibane Lohizunen, joan den ortzegunean, aratseko 7-etan, Select zinegunean, zernahi jende bildu da "Camarade curé" filmaren ikusteko. Alta, untsa eguraldi hitsa zen, etxen egoiteko aro hauta! 6-ak eta erdietako, bazen gaitzeko lerroa, jendea goizik jina tokiaren segurtatzeko! Gela handiena dena bete da, hiru ehun bat lagun baino gehixago orotarat, eta ehun bat gibelerat joan dira, ez baitzen aski leku denen kokatzeko. Funtsean, han berean erabakia izan da...

Euskal diaspora | 2019ko Urtarrilaren 24a

Danbor eta atabal hotsak, euskal kultura Eskozian agerkari eta Jaialdi 2020

DANBORRADA.

Iragan igandea San Sebastian eguna izan delarik, Donostian eta Azpeitian ezezik, munduan zehar barreiatu dira danborren hots eta burrunbak Sarriegik 19. mendean idatzi musika eta aireen erritmoan jotzeko. Diasporan, besteak beste, Necochea, Valladolid, Valentzia, Madril, Bartzelona, Shanghai eta Caracaseko euskal etxeetako elgarretaratzeen berri heldu zaigu, baina aste huntan ere aitzina ari dira danborradak, konparazio, New Yorken, Necochean (aste osoko bestak) edota...

Inbido | 2019ko Urtarrilaren 24a

Nor joaiten da elur-tokietarat?

Hauxe da galdea hori berriz! Nor joaiten den elur-tokietarat? Gaurko egunean nornahi! Luzaz eta luzaz haatik etzen kasik nehor joaiten! Hor ere denborak kanbiatu dira, eta ez guti! Neguan, zonbait hilabetez segidan, elur-tokiek badute gaitzeko arrakasta. Haur, gazte eta ez hain gazte, ainitz badira, gero eta gehiago naski, elur-toki batean egonaldi bat egiten dutenak, laburra bada laburra... Eta han, elur-jokoeri plantatzen dira eskiak eskutan... Elurraren gainean lerratuz. Labainduz edo...

Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 24a

ZER EGIN DUZUE JESUSEZ?

Eliz-gizonek haur heldugabeeri egin sexu abusuak direla eta, erran dut ikaragarriena eta eskandalagarriena egiten zaidala eliz-agintariek, eta bereziki apezpikuek, hau guzia mende erdi batez baino gehiago "estali" izana. Eskuratu dut Christine Pedotti* andereak egun hauetan argitaratu duen liburua: "Qu'avez-vous fait de Jésus?" (Ed. Albin Michel). Guziz interesgarria iduritzen zait griñatzen nauen (eta zuen arteko zonbait ere agian...) galderari erantzunez garatzen duen argumentazioa. Sar...

Egun eta bihar | 2019ko Urtarrilaren 24a

Egun eta Bihar

Aitzina!

Denak ari dira zoin-gehiagoka! Azkenean zer jalgiko den saltsa hortarik, hori nik segurik ez dakit! Horiz Jauntzi delako horiek beti berdin tematsu. Joanden larunbatean ere izan da manifestaldi frango. Aitzineko zortzian bezenbat jende oro har, gutiago Parisen bainan lekuka, sekulan baino gehiago haatik, hala nola Tolosan. Ez hainbeste zalaparta bainan han eta hemen bortizkeria asko halere, Bordelen eta hor gaindi, auto erretze, saltegi funditze eta holako... Bere...

Hegoaldean | 2019ko Urtarrilaren 24a

Hegoaldean

Memoria historikoa

Erorien Monumentua, Iruñean: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salak onartu du Iruñeko Erorien Monumentuko kripta hesteko erabakia. Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2016ko azaroan hartu zuen erabaki hori, eta Emilio Mola, Jose Sanjurjo eta bertze zenbait militar kolpisten gorpuzkiak kriptatik ateratzea manatu zuen. Sanjurjoren eta Aznar Zozaia anaien familiakoek helegitea aurkeztu zuten erabakiaren kontra, eta 2018ko uztailean,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016