Mundu zabalean | 2019ko Otsailaren 21a

Mundu Zabalean

Robotak zahar-etxetan

Badu zenbait urte (1984) hexagonoko auto lantegiek diru anitz hunki zutela botere publikoengandik, ekoizpen-lerro osoak berritzeko, eta horrela nazioarteko lehiari hobeki ihardukitzeko. Ordu arte ehun langilek ari behar zuten ekoizpen lerro zaharren ordainek lan bera egiten zuten hamar langilerekin. Hots, auto enpresa pribatuek diru publikoa ahurtaraka hunki zuten lanpostuak hesteko. Estatua bi aldiz galtzaile atera zen: langabeziako zenbakiak azkarki goiti...

Egun eta bihar | 2019ko Otsailaren 14a

Egun eta Bihar

Eskuindarren arrangurak

Errepublikano izena hartua duten eskuindarrek - iduri-eta besteak ez diren errepublikaren aldekoak - arrangura handiak badituzte Europa-maileko hauteskundeak hurbiltzearekin. Segur beren zerrenda ari dute muntatzen bainan lehen sondaien arabera lanak ukanen ditu bozen %10-erat ezin helduz. Nahiz bozak hiru hilabeteren buruan diren eta arte huntan gauza frango kanbiatzen ahal den... Alta, president-bozak izan zirelarik À¢'€'" ez hain aspaldi beraz...

Hegoaldean | 2019ko Otsailaren 14a

Hegoaldean

Aberri Eguna

Aberri Eguna hurbiltzen ari dela eta, Independentistak Sareak jakinarazi du aurtengo Aberri Egunean ez duela inolako ekitaldirik edo manifestaziorik antolatuko, eta 2020an euskal abertzale guziak bilduko dituen ekimen bateratu bat deitu ahal izateko lanean ari dela jada. Azken bederatzi urteetan ekitaldi asko antolatu dituzte Aberri Egunean, abertzale guziak batzeko asmoz, baina EH Bilduren eta LAB sindikatuaren babesa baizik ez dute lortu orain arte. "Duela hamar...

Mundu zabalean | 2019ko Otsailaren 14a

Mundu Zabalean

ATTAC GAFA-ren xinaurri gorria

Adin hoberenean dela erran daiteke: ATTAC erakundearen hexagonoko adarra duela hogei urte sortua baita. Gaur egun izen horrek 38 estatutan hedatuak ditu bere oinarriak eta militanteak. Hexagonoan ez da hilabeterik iragaiten ATTAC-eko militantek ekintza publiko bat burutu gabe. Iragan urtarrilaren 30ean 40 militante sartu ziren betan Aix en Provenceko APPle Store saltegi batean. Eskatu zuten partikularrei gure irabazitik zuzenean zerga hartua zaigun...

Kostaldean | 2019ko Otsailaren 07a

Kostaldean

Antzerki eta kantu

Donibane Lohizunen, hiru egunez segidan, ortziraletik iganderat, otsailak 8, 9 eta 10, Rivage antzerki taldeak nahi ditu bazterrak harrotu. Akulatu duen ikerketa baten ondotik eta lekukotasun asko bildurik bereziki gazteen artean. Lan horren emaitzak agertuko ditu larunbatean, aratsaldeko 5-etan, Ravel entzutegian. Izanen da ere irakurketa, antzerkitxo eta dantza. Bezperan, ortziralean beraz, aratseko 7-etan, toki berean, antzerki bat, "A la renverse". Igandean,...

Inbido | 2019ko Otsailaren 07a

Hego-Ameriketako ihauteria koloretsuak

Ihauteria hor dugu. Edo ihauteak hor dira, hori ere aditzen da alabainan. Bi hilabetez segidan, hiruez ere berdin, bazterrak gisa hartarat harrotuko dira. Erromanoen ganik jina ditake usaia hori. Ohidura heiek sortua omen neguburua ospatuz. Dena den, gure eskualdean ere, ihauteria berriz azkartua da, eta ez guti, denbora batez arras motteldua egonik. Aurten, aitzineko urte horietan bezala, bada eta izanen da hitzordu asko eta asko. Xuberoko maskarada badabila herriz-herri. Ainitz tokitan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016