Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 03a
Iragan astean aipatu genuen txoko huntan South San Frantziskoko Basque Cultural Center edo Gure Euskal Etxean egin urtebetetze besta, otsail guziz elkartearen egoitzan egiten dena, ondarreko urteetan aukera baliatzen delarik San Frantzisko aldeko 'Bizi Emankorra' sarien emateko. Aurten, hiru pertsonari emanik, Jean Pierre Espil baigorriarrari, euskaldunen lagun Michel Vernon sukaldari frantsesari eta Chino-Kalifornian sortu Frantxoa Camou BCCko managerrari....
Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 03a
Hunela hitz egin zion Jaunak Jonasi...: "Ea, zoazi Niniverat*, hiri handi hartarat, eta oihu egiozu, burutik goiti badutala haren gaixtakeriaz." Abiatu zen, bai, Jonas, bainan Tarsiserat, ihes egiteko, Jaunarenganik urrun. Jafarat jautsi eta Tarsiserat zoan ontzi bat aurkitu zuen; bidesaria ordaindurik, ontzirat igan zen, ontzikoekin... Bainan Jaunak haize zakarra jauzarazi zuen eta itsasoan ekaitz handia izan zen, ontzia xehatzeko punduraino. Mariñelak izitu eta nor bere jainkoari oihuka...
Egun eta bihar | 2019ko Martxoaren 03a
Laborantzaren feria-erakusketa nagusia, ardura "saloina" deitzen dena, joan den larunbatean ideki da beraz Parisen. Bada nun zer ikus, abere eta gaineratiko. Lehenetarik han zen Emmanuel Macron presidenta. Egun guzia han egon da, aratsean berant arte. Batzuk txalotu dute, beste batzuk hixtukatu. Prediku luze bat egin du, Europa Batuaren aldekoa. Laborariek badutela Europa horren beharra. Solas ederrak eta kartsuak. Itxuraz segurik... Zinez sinesgarriak ote?...
Hegoaldean | 2019ko Martxoaren 03a
Gehiengorik ez izanez aurtengo buxeta bozkatzeko, Pedro Sanchezen gobernuak hauteskundeak apirilaren 28rat aitzinatzea erabaki du. Katalandar alderdiek ukatu diote beren sustengua erabakitzeko eskubidea ez duelako onartzen... Berehala hauteskunde giroa hedatu da Hegoaldeko politikan eskuineko alderdiek (PP, Ciudadanos) eskuin muturraren laguntzarekin (Vox), inkesten arabera gehiengoa lortuko luketelako beldurrarekin. Kanpainaren...
Mundu zabalean | 2019ko Martxoaren 03a
Hodei beltzek inguratu zuten bat batean Lyon-Torino trenbide proiektua otsail hastapenean. 1970eko urteez geroztik lumatzen hasia den proiektu erraldoi horrekin Italiak irabazten baino gehiago galtzen duela dioen txosten bat plazaratu du Italiako obra nagusien ministerioak. Frantziak segidan ihardetsi du Italiak duela deliberatu behar proiektuak segitzea merezi duen ala ez. Bere aldetik Europa Batuak gehitu du xede horren gelditzeak...
Kostaldean | 2019ko Martxoaren 01a
Ziburun, joan den egunean, Guy Poulou auzapeza denen aitzinean, estreinatuak izan dira sozial-maileko 13 bizitegi, hori da Patio d'Ainara etxegunea. Izena bera frango berezia, patio hori hitz española izanki, ainara aldiz euskal-hitza, nahiz ez den gehiago ainararik biziki ikusten hor gaindi. Bizitegi horiek eraikiak izan dira, sozial- mailekoak ez diren beste andana baten ondoan, Gurutze- Saindu bidearen bazterrean. Xoko pollit batean. Egia erran, segur ziburutar ainitzek ere ez dutela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016