Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 14a
Emeki urterik urte euskal etxe gero eta gehiago ari dira bat egiten Emazteen Egunarekin, eta aurten ere hainbat euskal etxek ospatu dute gisa batez edo bestez data eta aldarrikapen egun hau, batzuk argiki bat eginik greba deialdiarekin edo manifestaldiekin, beste anitzek elgarretaratzeak, hitzaldiak edo zuzenean besta ekitaldiak antolaturik. Egia da oraino euskal etxe zaharrenen artean badirela egitura tradizionalenak segitzen dituztenak, eta berrienen artean...
Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 14a
Aktualitateak berriz ere Eliz erakundearen funtzionamenduaren alderdi ilunenak eta okerrenak ezagutzea eman dauku ARTE telebista katean agertu den dokumentalaren bidez, lau kontinentetako hogeita hiru lurraldetan serora ez gutik apez "harraparien" ganik jasan behar izan edo jasaiten dituzten sexu abusuen gaineko oihala altxatuz.
Pedofiliaren eskandaloaren ondotik, hau... Egia erran, hainbeste urtez erakunde horri nola edo hala, hurbiltxago edo urruntxagotik, baina beti fede onez eta...
Egun eta bihar | 2019ko Martxoaren 14a
Nazioarteko erakunde nagusi ONU delakoak badu batzorde andana bat eta batto giza-eskubideetaz arduratzen da. Batere funtsik gabe, batzorde horrek du Frantzia erasiatu baizik-eta manifestaldi batzu badirelarik polizak larderia sobera erakusten duela. Txosten horrek ukan du aipaldi bazter guzietan! Parisen, gobernua kexu eta gaitzitua. Edouard Philippe gobernuburua bipil-bipila mintzatu da. Alde batetik, iduritzen zaio txosten hori idatzia izan dela funtsezko ikerketarik...
Hegoaldean | 2019ko Martxoaren 14a
Martxoaren 8an, emakumeek Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak eta plazak bete dituzte, indarkeria matxista salatzeko eta askatasuna eta eskubide berdintasuna aldarrikatzeko. Adin eta esparru ezberdinetako emakumeak bildu dira mobilizazioetan, libre eta beldurrik gabe bizi nahi dutela ozen jakinarazteko. Soldata apalagoak eta emakumeei beren ibilbide profesionala zaildua salatu dute matxismoaren indarkeria...
Mundu zabalean | 2019ko Martxoaren 14a
Abdelaziz Bouteflika presidentea Suitzatik itzuli zen iragan igandean. Biharamunean presidentetzak erabaki du presidente bozen geroratzea heldu den apirilaren 16a baino aise geroago. Egiazko iraultza instituzional bat iragarri dute gobernutik. Presidente bozak aitzin nazio-konferentzia bat askotarikoa eta independentea bilduko dela lege nagusi berri baten pikoan emaiteko. Proiektu hori erreferendum batean onartua izan ondoan dela presidente...
Inbido | 2019ko Martxoaren 07a
Untsalaz ihauteria bururatua da. Lehen hala izaiten zen segurik keinka huntan, garizuma hasia izanki-eta. Orai, gure eskualdetan behin, muga hortaz ez da axola bera, ainitzek ahantzia ere dukete. Dena den, aitzineko egunetan abiatu saila segituko dugu aste huntan oraino ez baigaude aipatu gabe Italiako ihauteriak, itzuliño bat eginik Hego-Ameriketan, Alemanian, Belgikan eta Espainian barna, hor gaindi ainitz tokitan baitira ihauteria besta arrakastatsuak. Bainan nola ez aipa Italiakoak,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016