Hegoaldean | 2019ko Apirilaren 04a
Apirilaren 28an izanen dira hauteskunde orokorrak, Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan. Euskadiko Autonomia Erkidegoari dagokionez, hona nor izanen diren alderdi politiko bakoitzak aurkeztuko dituen zerrendaburuak: EAJ: Aitor Esteban, Bizkaian; Joseba Agirretxea, Gipuzkoan; Mikel Legarda, Araban. EH Bildu: Oskar Matute, Bizkaian; Mertxe Aizpurua, Gipuzkoan; Iñaki Ruiz de Pinedo, Araban. Elkarrekin Podemos: Roberto Uriarte, Bizkaian; Pilar Garrido,...
Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 04a
Aljeriako APS berri agentzia publikoak iragan astelehenean jakinarazi zuenez, Abdelaziz Bouteflikak presidente kargua utziko du apiril honen 28a aitzin. Gehitu zuten estatuaren erakundeek aitzina pausuki segitzeko izariak hartuko dituela luza gabe. Iragan astean barna hiru gertakari lerrokatu ziren Aljerian. Ahmed Gaîd Salah armadako buruak eta gobernukideak adierazi zuen presidentearen joaitea zela Aljeriako krisitik...
Kostaldean | 2019ko Martxoaren 28a
Ziburun, joan den larunbatean iragan da, Bordagain dorrean, Jakintza elkartearen biltzar nagusia. Ez goizean haatik usaian bezala bainan aratsalde apalean. Jendea berdin bildu da haatik, tenore kanbiatze horrek ez bide du nehor gibelarazi. Elkartea osagarri onean da. Kideak baditu lau ehunez goiti. Jaz, bere aldizkaria agertu du lau aldiz eta bost liburu plazaratu ditu, azkenik batto, osoki elebiduna, zointan kondatua baita nola Pierre apeza, alemaneri iheska, Euskal- Herrian gaindi joan zen...
Inbido | 2019ko Martxoaren 28a
Joan den astean, mundu guzia sesitua gelditu zen bat-batean hedatu baitzen berri hits izigarria, australiar gazte batek ikaragarriko masakrea egin zuela Zeelanda-Berriko herri batean, tiroka mendekatuz bi meskitetan bilduak zauden musulmaneri. 50 hil eta beste hainbeste kolpatu! Nork erranen zuen holako gauza bat gertatzen ahal zela guziz baketsuaren fama duen herrialde hortan? Urrun da Zeelanda-Berria, guretzat munduaren beste puntan, nahiz hola mintatzea ez den orobat arras egoki,...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 28a
Euskal asteburu ederra pasatu dute martxoaren 23- 24an Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko urteko biltzarraren eta urterko Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bildu zuen Montmratretik Euskal Etxeraino doan bidea ttipi-ttapa euskararen alde eginik. Euskal Etxearen biltzar nagusiak, bestalde, esku zarta eta txalo sorta berezia eman zion larunbatean bertan, azkeneko urteotan lan ederra egin duen bere lehendakari Sebastien Daguerreri (baina...
Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 28a
"Besomotz horien" ibilaldi zenbait gaizki burutu dira Frantziako karriketan, bakarrak hastetik hala joan ere, talde gogor batzuren eraginez. Ekintza zinez bortitzik agertu da telebistako leihotik. Manifestari batzuek justifikatu dituzte injustiziaren aitzi borrokatu beharraz, politikari batzuek bermatu iraultzaren izenean, 1793ko Terrore delakoaren etsenplua goraipatuz. Beraz galdera bat gogora heldu zait: bortizki oldartzea noiz da haizu? Hor Eliza katolikoak ikuspegi aberatsa du,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016