Egun eta bihar | 2019ko Martxoaren 28a
Joan den larunbatean ere, Horiz Jauntziak hor gaindi ziren, aitzineko astean bezenbat edo berdin gehixago ere. Bainan zalaparta handirik ez da izan hainbeste, polizak larderia gehiago agerturik, bereziki Parisen. Nizan, emazte bat handizki kolpatua izan da haatik, eroriko bat eginik polizaren aitzinean lasterka zoalarik. Parisen, poliza- gizon bat dute ospitaleratu, arras gaizki, bainan trenputxartu baita, bihotzak huts eginik, nor nahiri nun nahi gertzatzen ahal...
Hegoaldean | 2019ko Martxoaren 28a
Milaka pertsonak manifestatu dute Altsasun, antolatzaileen arabera, 60.000 izan dira, "Hau ez da justizia!" lelopean, Auzitegi Nazionalak herriko zortzi gazteri ezarritako zigorrak salatzeko. 2016ko urrian bi Guardia Zibilekin izandako liskarrarengatik zigortu zituzten eta presondegian jarraitzen dute. Altsasuko zigortuen gurasoak oso hunkituta azaldu dira bildu den jendetza ikustean. "Egun garrantzitsua da, ez bakarrik Altsasurako, baizik eta...
Mundu zabalean | 2019ko Martxoaren 28a
Martxoaren 10ean abiatu zen sutea "Grande America" garraio-ontzian, Arroxelatik 330 kilometrotara Atlantiko itsasoan. Bi egun barne ontzia hondatu da. Badirudi onik zebilelarik inor gutxi axolatzen zela barnean garraia zezakeenaz, baina istripua gertatu eta kontu zehatzak atera dira. 213 metro luzeko ontzi horrek barnean zeramatzan 365 eduki-ontzi. Horietarik 45 ekai lanjerosez beteak, hala nola, kloro azidoa, sufre azidoa, eta guziz...
Kostaldean | 2019ko Martxoaren 21a
Donibane Lohizunen, biziki ezagutua da Manuel De Lara, herriko kontseiluan sartua duela bost urte, Peiuko Duhart auzapezak bere ganat bildurik. Ezagutua ere Donibanetik kanpo ezen zonbait urtez kudeatu du mugimendu bat itsasoari lotu sail askoren garapenaz arduratzen dena Akitanian eta Euskadin. Horra nun jakinarazi duen gogoetatalde bat muntatzen duela heldu den urtean beharrak diren herriko bozeri buruz. Gogoeta eta ikerketa batzu sustatuz eta...
Inbido | 2019ko Martxoaren 21a
Bulta huntan, egun guziz hedabide guzietan azkarki aipatzen da Venezuela Hego-Ameriketako herrialdea. Alde bat berri txarrak dira handik jiten direnak. Bi presidente badituzte, batek ez besteak ez amore eman nahi, hi bahiz eta ni banuk, eta zernahi nahasmendu! Sail huntan, ez gira egun gertakari horietaz ariko bainan behako bat eman nahi diogu herrialde horri, noiz nola muntatua den eta zoin dituen bere berezitasun aipagarri batzu. Kristobal Kolon itsasturi famatua lehena izan zen,...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 21a
Helduen astean aurkeztuko dute Argentinako Rosarion 'Txapela' sagarnoa, Argentinan euskal moldean egin sagarno berria. Gipuzkoako Astigarragako Petritegi sagarnotegiko Ainara Otaño (Euskal Herria) eta Rosario bereko Xabier Aguirre (Argentina) dira proiektuko buru. Argentinan sortua, Xabier Aguirre Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxea kudeatzen duen familiakoa da, Itziar Aguirre chef ezagutuaren anaia. Sagarnoa, Patagoniako sagarrekin egina da, Euskal Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016