Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 18a

Pariseko katedrala sutan

800 urtetan iragan diren gerlak, ezbeha rrak, izurriteak, ihurzuriak ez zirelarik gai izan Pariseko Andre dena Maria katedrala hondatzeko, hona joan den astelehen arratsaldeko zazpiak hamar gutitan sortu den suteak kausitu duela.

Kostaldean | 2019ko Apirilaren 04a

Eusko-Ikaskuntza Donibane Lohizunen

Euskal-Herri guzian ezagutua da Eusko-Ikaskuntza eta denek badakigu sail baliosa deramala biziki artoski. Bere ehun urteak jaz beteak ditu bainan beti gazte dago eta gainerat gaztetzen ari da ezen azken urte hauetan aldaketak izan dira Iparraldeko buruzagitzan eta arras gazteak diren zonbait lagun sartu dira, Artetik erraiteko, Eusko-Ikaskuntzan ez dute parekotasunaren axola mikorik, kudeatzaileetan bada orai gizon baino emazte gehiago! Hola segituz gizon batzu kexatuko dira beharbada bainan...

Inbido | 2019ko Apirilaren 04a

Gibraltar, Espainiako portu inglesa

Brexit eta Brexit, badute afera hor gaindi! Ingelesak noiz nola aterako diren Europa Batutik! Nun ez diren azkenean barne gelditzen! Lekuka, bazterrak arras minbera daude istorio horrengatik! Irlandan konparazione, arrangura handiak ba ez denez berriz muga tinki bat izanen ugarte hortako bi eskualdeen artean. Denak ongi jarriak-eta mugarik ez gehiago izaiteari. Bainan Ipar-Irlanda Erresuma Batuaren kondu izanez eta Hego-Irlanda bere gain, nola konpontzen ahalko dira? Gisa bereko eztabada...

Euskal diaspora | 2019ko Apirilaren 04a

Berlineko Korrika Apirilaren 13an eginen da

TTIPI-TTAPA.

Zalantzarik gabe, ediziorik edizio gero eta gehiago dira munduan Korrikarekin bat egiten duten euskaldunak, euskal komunitateak eta euskaltzaleak. Txoko huntan aipatu dugu iragan asteetan munduko Korrika horietako batzuen berri, Europako Euskal Herriko Korrika hasi aitzin abiatu baitira ttipi-ttapa munduko hainbat bazterretan beste hamaika Korrika hauek, eta segituko dute heldu diren egun eta asteetan ere, eta ez ostegun huntan Garestik abiatuko den Korrikan baino...

Gogoa hazi | 2019ko Apirilaren 04a

Eliza Berde Urte bat geroago? Kristauak obratze bidean

Duela urte bat bidean jarri zen Euskal Herrian, BIZI! elkartearen laguntzarekin, Eliza Berdea labela. Geroztik, Elizak, Obra Onak, Mugimenduak, Monastegiak eta Eskolak, katolikoak berdin protestanteak, jarduten dute lanean beren sinesdunak premia ekologikoari sentsibilizatzeko. Praktikotik izpiritualera, teologia eta pedagogia zeharkatuz, ahalbide guziak aktibaturik daude Kreazioa zaintzeko eta salbatzeko. Erakunde horien arteko seiek labela ardietsi dute, 232 komunitate daudelarik...

Egun eta bihar | 2019ko Apirilaren 04a

Egun eta bihar

Xoria airatu

Egun berean, hiru minixtro atera dira gobernutik. Onez onean haatik eta beren baitarik, ez batere beraz makurbide zerbaiten- gatik. Hiruak macrontiar beroak dira eta hala nahi dute segurki segitu, ez da hortan hunatik ez haatik. Nathalie Loiseau ginuen gobernuan Europa-maileko gora-beheretaz arduratzen zena. Xoria airatu da preseski Europa-maileko hauteskundeetan macrontiarren zerrendaburu izaiteko. Benjamin Griveaux zen gobernuko bozeremailea, gobernuaren izenean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016