Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 21a

Ohointza

Azken hilabete hauetako gertakari eta berrietan, gai bat nahi nuke barnatu, astekari hunek emaiten duen sailean ezarriz. "Jainkoa, bizia, jendea" izendatzen den sail hau nahi nuke, artikulu baten denboran, hunen hitzak aitzinekoz gibel eman. Aipatuko ditut beraz jendeak, eta hauen artean jende batzuk, horien bizia eta Jainkoak.... zer dio?

Pedofilia psikiko nahasmen bat da, nun heldu batek bere sexual tirria haur baten edo haurren alde baitu. Helduak haurrak hautatuko ditu, bere...

Egun eta bihar | 2019ko Martxoaren 21a

Egun eta Bihar

Deus onik ez!

Joan den larunbata egun hitsa izan da Parisen. Egun iluna eta nahasia. Berriz ere manifestaldi gaitza Horiz Jauntziekin bainan zernahi bazter nahasle ere han izanki. Ondorioz, makur handiak, auto frango fundituak, banku, saltegi eta jatetxe batzu ere ba. Sute bat hedaturik gutik egin du jende batzu ez baitira bizirik erre! Eta bizkitartean bost mila kaxketadun segurik baziren han nunbait! Nola utzi dituzte denak xehatu nahi zituzten gaixtagin atrebitu batzu gainaren...

Hegoaldean | 2019ko Martxoaren 21a

Hegoaldean

Unibertsitate Sistema plana

Euskal unibertsitate sistema 2022ra arte antolatzeko plana onartu du Eusko Jaurlaritzak. Gisa horretan, Jaurlaritzak legealdi honetako finkatua zuen plan estrategikoetako bat beteko du Hezkuntza Sailak. Proiektu berriari "Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana" izendapena ezarri diote, orain artekoa "Unibertsitate Plana" zelarik. Plan berriaren xedea da unibertsitate guzientzat estrategia eta helburu bateratuak ezartzea. Horretarako, unibertsitate...

Mundu zabalean | 2019ko Martxoaren 21a

Mundu Zabalean

Yann-Fañch bretaindar kantaria zendu

61 urtetan minbiziarekin azken hatsa eman zuen Yann-Fañch Kemeneur bretaindar kantariak joan den larunbatean. 1957an sortua, gazte gazterik bretainera mintzo duen lurraldea kurritu zuen herrikoi kantuak ikasteko. Orduko kantari herrikoi xaharrenganik sekulako melodiak ikasi zituen. Bretainiako kantu herrikoi txapelketan lehen saria eskuratu zuen 1976an. Handik haste ez da inoiz isildu. 34 disko atera ditu, bakarrik edo gutxiz gehienetan talde...

Kostaldean | 2019ko Martxoaren 14a

Ihauteria alegera Hendaian

Aroa ere alde, denbora eztia alabainan, ez bada ere iguzkia biziki agertu, ihauteria alegera izan da joan den larunbatean Hendaian. Gazte eta ez hain gazte jende mozorrotu frango. Hartza denen aitzinean. Mamu batzu untsa itsusiak harat eta hunat ibilki bainan nehor biziki iziarazi gabe! Dantzariak erne, musikariak ere ba. Karro batzu aski ederki prestatuak. Hala nola Zarpai Banda elkartearena. Hunek nahi ukan ditu ohoratu Kintoa eta eskualde hartako ekoizpenak. Hango urdeak beraz eta hango...

Inbido | 2019ko Martxoaren 14a

Europa-maileko hauteskunde horiek...

Bi hilabete eta erdiren buruko, hauteskundeak dira Europamaileko legebiltzarraren berritzeko, hori bost urtetarik egiten- eta. Maiatzean izanen dira alabainan. Frantzian 26-an. Beste herrialdetan aste berean bainan ez baitezpada egun berean. Berriki arte, bazterrak ez dira biziki mugitu. Orai hasi dira harrotzen, Emmanuel Macron frantses presidentak dei bat zabaldurik Europa batuan gaindi, azpimarratuz Europa batuak munta handi-handia baduela denentzat, behar dugula beraz begiratu bainan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016