Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 07a
Pascual Harriague hazpandarra (1819-1894) ohoratuko dute Uruguaiko Salton apirilaren 8tik 14ra, sortu zela 200 urte betetzen diren huntan. Uruguaiko arnogintzaren historian pertsona garrantzitsua izan zen hazpandarra, 'Bodega Harriagueren fundatzailea, eta egun Uruguaiko mahats nazionala kontsideratua den Tannat mahatsa sartu zuen herrialdean. Astean zehar kultura eta kirol ekitaldiak, dastaketak, hitzaldiak eta beste zenbait proposamen bilduko dituen egitaraua...
Hegoaldean | 2019ko Martxoaren 07a
Erran bezala, Alain Juppé gobernuburu ohiak utzi du Bordeleko auzapez kargua aspaldian berea zuena. 23 urtez atxiki duena alabainan. Heldu den astean sartuko da Pariseko legezain nagusien artean. Azken aldikotz jarri denean auzapez alki hortan, joan den ortziralean, hunkigarria izan da han ziren guzientzat eta bixtan dena beretzat oraino gehiago. Agurtu ditu beste hautetsiak bai eta Herriko Etxean lanean ari diren guziak. Kartsuki eskertua izan da. Batzuk lanak zituzten...
Hegoaldean | 2019ko Martxoaren 07a
Martxoaren 12tik apirilaren 7ra iraganen da, Bilbon, Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa. Aurtengo honek euskal sormen garaikidea izanen du ardatz, ekoizpen berriak sustatuko ditu, baina begirada berezia eskainiko die, adibidez, Joseba Sarrionaindiari eta Joxe Antton Artzeri. Martxoaren 12an, Loraldiaren lehen egunean, Iñigo Aranbarri idazleak Sarrionandiaren literaturaren ezaugarriak azalduko ditu mintzaldi batean, eta martxoaren 15ean, Kalaportu...
Mundu zabalean | 2019ko Martxoaren 07a
Heldu den apiril erditsutan iragaitekoak diren presidente bozak boikotatzeko deiak abiatuak dira Aljerian. Jendeak aldiz, guziz gazteak, karrikara jausten dira gero eta maizago, gaitzesten dute Abdelaziz Bouteflika bosgarren aldikoz aurkez dadin presidente-gai. Hots, egoera politikoa hodeitsu bilakatzen ari da egunez egun. Orenaren kontrako lehia irekia da Aljerian presidente ahuldua eta iritzi publikoaren artean. Hain zuzen presidentea Suitzako...
Kostaldean | 2019ko Martxoaren 06a
Donibane Lohizunen, herriko batzokiak hilabete guziz muntatzen du bilkura berezi bat eta otsailekoa xarmanki iragan da Ravel aretoan. Gaia, Baionako katedrala. Hizlaria, Lionel Landart apeza; Donibaneko erretor dena bainan Baionan egona asko urtez. Biziki hitzaldi aberatsa, argazki ederrez beztitua. Kondatua izan zauku katedralaren eraikitzen hasi zirela hamabigarren mendean. Jadanik eliza bat bazen tokian. Lehengo eliza haren murru bat bada oraino gaurko katedral gotikoan. Aspaldikoa da...
Inbido | 2019ko Martxoaren 03a
Ihaute-bestak gogoan segitzen dugu aste huntan ere. Hego- Ameriketan izanik, gero Alemanian eta Belgikan, bagoaz Espainiarat. Bazterrerat utziz haatik Hego Euskal Herriko ihauteriak, ez aparantziarik ere gutiesten ditugulakotz bainan gure artean biziki ezagutuak baitira. Denek jakinki ihauteria gaitzak izaiten direla Donostian, Tolosan eta beste hiri frangotan. Guziz famatuak ere Nafarroan ospatzen diren batzu, Ituren, Zubieta eta holako herri zonbaitetan, Lantzekoa ere denek gogoan bixtan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016