Kostaldean | 2019ko Otsailaren 21a
Ihaute-bestak xarmanki joan dira Donibane Lohizunen eta Ziburun. Biziki besta airosa Sorgin-Gauaren karietarat. Biharamunean, zernahi jende ihauteriako ibilaldi nagusian, eguraldia ere zinez arraroa, iguzki eder bat eta aratsaldean 21 gradu, ez baita hori usu gertatzen otsail erditsutan! Denen aitzinean, bi joaldun andana, biak Hegoaldekoak, Iparraldekoek bezperan airostua zutelarik Sorgin-Gaua. Zanpantzar ere han bixtan da. Juje baten itxura emana...
Inbido | 2019ko Otsailaren 21a
Azken bi aste horietan, lehenik ibiliak gira Hego-Ameriketan eta gero Alemanian, beti gai bera gogoan, ihauteriakari egiten diren besta bereziak. Aldi huntan ere beretik segitzen dugu Belgikako ihauteriak aipatuz. Aipatuenak, aspaldian fama handia badutenak, Hainaut eskualdean muntatzen dituztenak eta bereziki Binche herrian. Hau jendetzaz Miarritzeren heineko hiri bat da. Ainitz espantu egiten dute betidanik beren ihauteriaz. Hauxe diote deplauki: "gure ihauteria munduan bakarra da hoin...
Euskal diaspora | 2019ko Otsailaren 21a
Ondar asteburu huntan egina dute Kaliforniako South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, urte guziz otsailean, ingelesez Basque Cultural Center deitua den euskal etxe hunen urteurrena ospatzeko antolatzen duten elgarretaratze eta besta. Sasoi huntan Estatu Batuetan jende biltzaile handiena den euskal bilkura da eta bi urtetarik behin NABOko neguko bilkurarekin bat egin ohi da, ez aurten, aurten bilkura hori aitzineko asteburuan egin baitzuten Salt Lake Cityn,...
Gogoa hazi | 2019ko Otsailaren 21a
.... Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.(Mt 12, 33) Oihanarekin esker txarrekoa izan da euskalduna. Gure arbaso lehenak oihanekoak ziren, oihana errautsirik utzi arte. Erran nahi dut sua menperatu zutenaz geroztik oihanaren handiena erre zutela eta lurra labakitu, hazkuntza eta laborantza plantatzeko. Nahiz oihanak urririk oparitzen zizkion zur, ezkur, pagatxa, gerezi, onddo, sugai, aterbe eta ihizi, beste hainbeste ontasunen artean! 7000-6000 urte J.K. aitzin, jadanik Txinan aipatua, berdin...
Egun eta bihar | 2019ko Otsailaren 21a
Anitzen gustuko ustegabeko berria izan da, askitto harrigarria orobat, joan den egunean bat-batean hedatu dena burrustan. Hola jakin da beraz Alain Juppé gobernuburu ohia izendatua zela; 73 urtetan, legezain handien kontseilu berezian barne izaiterat eta hori Richard Ferrand legebiltzaburuari esker. Legezain nagusi horien lana da aztertzea xeheki gobernuak hartzen dituen erabakiak bai eta deputatu eta zenaturrek bozkatzen dituzten legeak,...
Hegoaldean | 2019ko Otsailaren 21a
Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek Gizarte Elkarrizketarako Mahaia osatu dute. Lanerako egitasmo bat zehaztu eta bortz lantalde plantan ematea adostu dute eragileek. Lantaldeak hilabete baten buruan osatuko dituzte. Gizon eta emazteen arteko berdintasuna lan munduan, laneko osagarria, enplegua, industria eta lanbide heziketa landuko dituzte bortz lantaldeek. Osatu berri den erakundea gizarte- kohesioa sustatzera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016