Mundu zabalean | 2019ko Urtarrilaren 24a
Jair Bolsonaro militar ohia da Brasilgo presidentea Urtatsez geroztik, iragan urriaren 28ko bozetan aise bozkatua izan ondoan. Muntatu duen gobernuak 22 ministro ditu, horietan zazpi armadako erretretadunak, bi emazte. Adituek azpimarratu dute ez duela hartu biztanle gutxiengoetakorik iñor, ez beltzik ez eta indiorik. Gobernu burua Onyx Lorenzon deitzen da, eskuko du ministerio guzien lanaren koordinaketa. Presidentearen hurbil hurbilekoa...
Kostaldean | 2019ko Urtarrilaren 17a
Donibane Lohizunen, Herriko Etxeak hartu ditu neurri berezi batzu, frango xorrotxak, Jondoni Jakube karrikan, karrika horren zati labur bat zerratzeraino, auzoak oharturik, eta herriko zerbitzuak ere ba, etxe xahar bat lehertzeko heinean dela, gaitzeko arraildurak agertuak murru paretetan. Etxe hori aspaldian hutsa da (hogoi bat urte huntan segurik). Jabea, motaz donibandarra, Frantzia behere hortan bizi da. Segurtatu omen du behar diren obrak...
Inbido | 2019ko Urtarrilaren 17a
Ilargia noiznahi ikusten ahal dugu. Gauaz berdin eta orduan ilargi xuritarat ibiltzen ahal gira ttipi-ttapa harat eta hunat. Egunaz ere ba haatik eta badira gogoetatuak daudenak hori zendako den hola, ez dugula untsalaz ilargiaren beharrik iguzkia hor delarik... Ilargiaren itxura biziki kanbiakor dago. Batean xirrixta mehe luzexko bat, bestean iduri pilota borobil bat... Gisa hortan ilargiak badu bere gorapena eta badu bere beherapena. Lehen baserritar gehienek beren kanpoko lanentzat biziki...
Euskal diaspora | 2019ko Urtarrilaren 17a
Plazaratu berria du Eusko Jaurlaritzak noiz eta non eginen den 2019 huntan euskal diasporaren helduden mundu mailako biltzarra. 'Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra' Bilbon eginen da, urriaren 4tik 6ra, eta mundu osoko euskal etxe eta komunitateen ordezkariak bilduko ditu. Jakina denez, lau urtean behin egiten dira honelako mundu-bilkurak, eta aurtengoak "munduratzen diren egungo gazteen eta gure diaspora tradizionalaren arteko bat-egite ahalegin uztartua" sustatzea...
Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 17a
Pariseko auzo pobreetan, denda xume batzuk irekiak aurkitzen dira gaueko hamarretan ere berdin. Ardura asiar edo ipar-afrikarrek mantenduak, premiazko produktuak saltzen dituzte. Erosketa handiak supermerkatuan eginik eta afaria prestatzeko mementoan supiztekoak falta, goxo da auzoentzat karrika buruan holako denda ukaitea! Merkatariak, supiztekoak saldurik eta bihar agian gatz edo azukre paketa bat, egunean eguneko irabazi kaxkarrarekin bizi behar, etsipenari irria ordainduz... Horietako...
Egun eta bihar | 2019ko Urtarrilaren 17a
Iragan asteburu hortan bederatzigarren larunbata segidan Parisen eta asko hiritan manifestaldiak bazirela Horiz Jauntzi delako horiekin! Parte hartzea aitzineko zortzian baino aise handiagoa gainerat. Orotarat, 84.000 lagun nunbait han barne-minixtroaren arabera. Eta bortizkeria gutiago hor gaindi, hola hobe segur, nahiz tira-bira pizkor batzu izan diren han-hemenka. Elgarretaratze handienetarik batto (8.000 lagun) Bourges hirian, baizik-eta hiri hori Frantziaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016