Gogoa hazi | 2019ko Urtarrilaren 10a

Parteniatik Baionara

Garai batean, gogoeta talde batekin, Gaillot, Evreux hiriko apezpikua hurbildik segitzen genuen. 1995ean, Jean-Paul 2.ak bere kargutik kendu zuelarik, asaldatu ginen; oraino gehiago izendatu zuelarik ez den diozesa bateko apezpiku. Parteniako apezpiku. "Ez denik ez da" dio zuhur hitzak. Elkarrekin adostu artikulu bat egin genuen, eta Egunkaria kazetan publikarazi. Genion denak Partenia elizbarrutikoak ginela. Gaur ere holako aldarrikapen baten sinatzeko prest gaude. 24 urte eta gero, Gaillot...

Egun eta bihar | 2019ko Urtarrilaren 10a

Egun eta Bihar

Solas ederrak?

Urtats joan da beraz, Trufania ere jadanik iragana... Besta ederrak izan dira, eguraldia frango hotza bazen ere... Bainan ez dugu aroa manatzen, eta beharrik naski, ezen guhaurek manatzen baginu balitake hor berean kalapita ederrik... Besta horietaz mintzo da ainitz jende, bainan ere Horiz Jauntzi delako horietaz, bazterrak gogoetatuak mugimendu horrek zer ekarriko duen ondoko egunetan. Jende frango mintzo ere Macron presidentak Urtats bezperan egin duen prediku...

Hegoaldean | 2019ko Urtarrilaren 10a

Hegoaldean

Euskal presoak

Eri handi diren presoak libratzeko baldintzak arinduko ditu, iduriz, Espainiako Gobernuak. Fernando Grande Marlaska Barne Ministroak protokolo berria plantan ezarri du, eta horri esker, eritasun larri eta sendaezinak dituzten preso gehiago atera litezke presondegitik. Orain arte, libratua izateko, presoak hil-hurran izan behar zuen; hemendik aitzina, aldiz, bertze faktore batzuk hartuko dituzte kontuan, adibidez egoera eta bizi kalitatea. Haatik, ministroak zehaztu...

Mundu zabalean | 2019ko Urtarrilaren 10a

Mundu Zabalean

AEB: Trump-Demokratak sokatira

Joan den abenduaren 22az geroztik Ameriketako Estatu Batuetako administrazio federala kasik geldian ezarria du Donald Trump presidenteak berak. Zehazki ez du izenpetu nahi izan administrazio federalen finantzamenduaren laurdena. Horrela 800 000 funtzionario zuzenean hunkiak dira: hautua dute lanean segitu pagatuak izan gabe, ala etxean egon. Berehala agertzen hasiak diren ondorioak erakustoki publiko anitz hetsirik daudela, eta hainbat eremu...

Euskal diaspora | 2018ko Abenduaren 20a

Euskal Etxeak kontent eta bozkarioz heltzen 2018ko azken egunetara

BI EUSKAL ETXE BERRI.

Bi euskal etxe berri ofizialdu dira ondarreko egunetan eta munduko euskal etxeen erregistroan sartu. Argentinan, General Belgrano herrikoa; eta Perun, Trujilloko Euskal Etxea. Munduan berrehun bat euskal etxe dira, horietarik abantxu erdia Argentinan, eta beste 45 bat Estatu Batuetan. Perun, hiru dira orain euskal etxeak ofizialki, Liman, Cuscon eta Trujillon.

DIASPORAKO GUTUNAK.

Diasporako Gutunen VI Literatura Lehiaketa antolatu dute...

Inbido | 2018ko Abenduaren 20a

Hoinbeste oihan desagertzen-eta

Badu urteak eta urteak dei frango zabaltzen dela mundu guzian gaindi salatuz zer gertatzen den oihanarekin, ikusiz alabainan oihanak gero eta eremu gutiago hartzen duela eta hori biziki kaltegarri dela denentzat. Segur, urrats batzu badira eginak han eta hemen bainan oro har aise gutiegi. Egia erran, biziki aspaldi jadanik baziren arrangurak eskualde hortarik. Erromano idazle batzuk zioten duela hogoi bat mende sobera zuhaitz mozten zela eskuin eta ezker. Erdi-Aroan, baziren erraiten zutenak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016