Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 22a

Aita Mari: hamargarren misioa

Itsas Salbamendu Humanitarioa, gobernuz kanpoko Aita Mari erreskate ontzia, itsasoratu da Burrianako (Castello) portutik, ohar batean jakinarazi duenez. Aita Marik bere hamargarren misioa abiatu du, 2023ko bigarrena. Aitzineko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsona laguntzea lortu zuen (71 pertsona erreskatatu eta beste 40 inguru lagundu Italiako kostazainak heldu arte). Grezian berriki gertatua, hondoratze...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 22a

Janarien prezioak beti gorantz

Elikagaien prezioak azken hilabeteetako emendatzeari atxiki dio, %11,8ra iritsi da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta %12,7ra Nafarroan, Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) zabaldu dituen datuen arabera. Zehazki, ondorengo hauek dira aitzineko urteko hilabete bereko datuekin konparatuta, gehien garestitu direnak: azukrea (%46,3), gurina...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a

Nahaskeriak

Noiznahi, kasik egun guziz erraiten ahal da, zernahi nahaskeria aipatzen dira han eta hemen, batean hau eta bestean hura! Frangotan ergelkeria hutsak, iduriz segurik, askotan gertakari pisuagoak, arras gogoetagarriak. Noiz izan ote orain bezainbat? Sekulan, diote batzuk! Hala nola arrangura frango agertu den Marianne elkarteak banatzen dituen diru-laguntza berezi horiekin. Marlène Schiappa ere, gobernuan dena, saltsaren erdian ezarriz, berak goraki diolarik haatik deus...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a

Mehatxuka

Berriz ere jakin da Frantzia behere hortan, asko auzapez mehatxatuak izan direla, zonbait segurik arras bortizki, kasik beti eskuinburuko norbait izanki mehatxuka hola artzen dena. Iduriz, herri ttipietan ba hiri handietan baino mehatxu gehiago. Tarn et Garonne departamenduan, Montjoi herriko auzapezak kondatzen du gisa hortako mehatxuak ukanak dituela ehunka- eta bai, ehunka! - kasik ezin sinetsia ere baita! Bera ez dela gehiago etxetik biziki ateratzen,...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a

Lur-ikara

Joan den ortziralean, lur-ikara batek inarrosi du Frantzia mendebaldeko zati handixko bat. Aspaldian hor gaindi izan den bortitzena. Azkarrenean zen Niort hiriko aldean bainan guti aski senditu da alde batetik Bordeleraino eta bestetik kasik Pariseraino. Murru frango arraildu dira, etxe zonbait lehertu, bizpahiru elizetan ere badira makurrak. Jendetan kolpatu bat, ez hainbeste zauritua halere. Herrixka batean, jende guziek behar ukan dituzte lekuak hustu, zer gerta ere, etxean egonez lanjer...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a

Gutixago

Berria alegia-eta deusez hedatu da joan den egunean. Heldu den urritik goiti erien asurantza kutxa nagusiak gutixago ordainduko ditu hortzentzat emaiten dituen diru laguntzak. %70en partez 60 emanen du. Gaineratikoa pagatzen ahal duten kutxa bereziek berehala jakinarazi dute hori hola izanez beren urtesariak emendatuko dituztela, hain segur Urtatsetik goiti, bestenaz ez direla untsa heltzen ahalko. Arrangurabide bat gehiago beraz familia frangorentzat!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016