Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 22a
-Ilargi Amandrea, zeruan zer berri?
-Zeruan berri onak orain eta beti!
Egunotan, historian lehen aldiz, munduko astronomoek euskal izenak emango dizkiete Gliese 486 izarrari eta haren planetari. GAR deitu dute izarra eta SU haren planeta. Izen egokiak dituzte...
Euskal diaspora | 2023ko Ekainaren 22a
Argazki-oina:
MUS TXAPELKETA. Gardnerville-Mindenen 2023ko AEBko azken finala jokatu zuten lau muslariak. Ezkerretik eskuinera Chris Bonson, Philip Eliçagaray, Maurice Negueloua eta Aitor Berrueta. Eliçagaray-Berrueta bikoteak irabazi zuen txapela eta joanen dira urrian Txileko Mundu Txapelketara Estatu Batuetako ordezkari (argazkia Pierre Etcharren-NABO)
--------------------
GARDNERVILLE, NEVADA. San Frantziskoko Aitor Berrueta eta...
Ba ote dakixu? | 2023ko Ekainaren 22a
1943ko ekainaren 21ean, duela 80 urte, Erresistentziako beste 8 burazagirekin, Jean Moulin arrastatua izan zen Caluire hirian, Dugoujoun medikuaren medikutegian. Bezperan, bere urtebetetzea zen, 44 urte egiten zituen, eta adin horretan bere bizia tragikoki bukatuko zen, torturatua izanik hil arte, baina mintzatu gabe.
Beziers-ko errepublikano familia bat
Jean Moulin 1899an sortu zen, Beziers hirian, errepublikano familia engaiatua batean. 1851n jada, bere...
Orotarik | 2023ko Ekainaren 22a
Oi zu, memoria...! uste nuke...:
maitasunarekin bakarrik, egunsentitzen den,
Lo handiaren eremu bat zarela...!
Senpere herrian,
2023 urteko maiatzaren 27 goizean,
Euskal Herriaren maitale asko,
Lo handiaren ate aitzinean,
elkarrekin, supiztu gira.
Hor, denboraren brumaren zolatik,
Euskal historiaren monumentu baten harria
erditik ideki zaigu,
deneri erakusteko:
egundainotik egun artino,
joan diren gure...
Orotarik | 2023ko Ekainaren 22a
Hamasei mila haur ukrainar
Errusiara eraman
Ditu Puttinek eta atxilo
Agindua dio eman
Nazioarteko auzitegiak,
Baina Puttin nork atzeman?
Errusiarrek berek beharko
Dute noizbait preso eman!
Ukrainarren etorkizuna
Ez dator ez ederrena...
Hiri, herri anitz suntsiturik...
Horra, hango bihotz mina!
Ukrainarrak hilak, zaurituak
Ezin konta daike dena...
Lehenago ere gertatua
Zitzaion ezin...
Orotarik | 2023ko Ekainaren 22a
Aurten, Euskal Herriko fededun guzieri proposatzen duguuztailaren 14an ostiralez, Arantzazuko saindutegian(Gipuzkoa) iraganen den euskara hutsezko beila. Parropietako abesbatzak ere gomitatuak dira parte hartzera.
Arantzazuko Frantziskotarrak arras pozik daude gure elizbarrutia errezibitzeaz eta lekuak gure esku uzteaz. Egitaraua:
- Beilarien harrera (10:30).
- Arantzazuko historiaren aurkezpen laburra (10:45).
- Meza saindutegian (11:00).
-...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016