Orotarik | 2023ko Ekainaren 22a

Hizkuntza bidaia laugarrenentzat!

Aurten ere laugarrenak Segovian eta Toledon izan dira.

Maiatzaren 22 eta 26an Castillan zehar ibili dira, gainera bertako familietan hizkuntza lantzeko aukera ukan dute.

Aurten ikasleak bi taldetan banatuak izan dira, bat Segovian (4AD) eta bestea Toledon (4BE).

Herri bakoitzean bisita eta aktibitate ezberdinak egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko. Adibidez, gasna tailerra Consuegran, ala beira fabrika La Granjan.

Bi taldeek joko pista baten bidez Madril...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 22a

Ikasturte bukaerako elebidunen ateraldia

Ekain hastapenean, Donostei ikastetxeko sail elebiduneko 5. eta 4.eko ikasleak Donostiara joan ginen euskara eskolatik aterarazteko helburuarekin. Bi gai pedagogiko landu genituen. Lehena, Euskal Herriko historia sakontzeko, San Telmo museoa bisitatu genuen. Historiaurretik orain arte, ikusi genuen lehengo euskaldunak nola bizi ziren, lehengo armak, soldaduen arropak, dantzarien arropak, burdina nola baliatzen zuten. Tina batean, bale urina ezartzen zuten eta horrekin salboina, argia eta...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 22a

Sentsibilizazio saioa

Ekainaren 5ean, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa eta Integrazio Batzordeko ordezkariak, "Aingirak Euskadi" elkarteko kideak gomitatu dituzte sentsibilizazio saio baten segitzeko.

Elkarte horretan, errugbia egokiturik egiten dute. Ikasleei kirol egokituari buruzko bideoa erakutsia izan da, ondotik solastatze momentua iragan da. Ikasleek parada ukan dute kirol hori entseatzeko.

Gainera, kolegioan aste guzian, Integrazio Batzordearen aldeko sustengu astea izan da,...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 15a

Irakurlea mintzo: Gutun irekia: Euskal Herri Elkargoko hautetsiei


Anderea, Jauna,

Euskal kulturaren alorretik datorren xede bat helarazten dizugu errespeturekin: Euskal Elkargoak Gernikako arbola kantua beren himnotzat onar dezan, aburu publikoak euskaldunen himnotzat ikusten duen bezala.

Gisa bereko entsegu bat duela hiru urte Hegoaldean egin zuen kulturako jende andana batek, baina bi Erkideetako hautetsi nagusiek ez zioten segidarik eman, beren eskualdeko himnoa...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 15a

12 EURO


Hara, ofiziala da: aurtengo Baionako bestetako sarrera, asteburuetan, Baionakoak ez direnentzat, hamabi eurotan finkatu du herriko kontseiluak. Iragan urtean baino bi euro gehiago, inflazioa hain dorpea ez delarik alta. Berehala 20 euroko haga gaindituko du etengabe garestitzen doan eskumuturreko sokak. Justifikatzen dute erraz: polizia ezberdinak eta segurtasun zaindariak kontratatuko dituzte, garbitzaileak halaber sei egunez, eta sustut, hiriko...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 15a

Gutiago - Gero eta makurrago? - Harrigarria! - Frantziako itzulia

Gutiago

Joan den astean, berriz ere izan da egun berezia, zernahi manifestaldi erretreta-lege berriaren kontra. 270 segurik orotara Frantzia guzian gaindi. Bainan jendearen parte hartzea aitzineko aldietan baino aise xuhurragoa. CGT sindikatuaren arabera kasik milioi bat jende halere, barne ministroaren gustuko hiru ehun mila nunbait han. Xuhurtze handia beraz. Nardatuarekin ote? Ala anitzek etsi bat hartua edo hartzen ari,ikusiz lege berria hor dela eta gobernuak ez...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016