Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 15a

JAINKOA ETA NI

"Odolaren mintzoan" ekarria da Xalbadorren kantu hau. Bere fedeaz ari zauku hemen gure urepeldarra. Berrogoi urte iragan berriak zituen kontzilioa Erroman hasi zelarik, 1963. urtean. Hiru urte iraun zuen Elizaren biltzar nagusi horrek. Haize berri bat sortu zen orduan eliza katolikoan. Beldurraren mundutik amodioaren erreinura sartzera gomitatua zen fededuna.

"Jainkoa eta ni" 1974 urtean izan zen publikatua. Denbora hartako elizgizonez mintzo da hemen:

Mundu zabalean | 2023ko Ekainaren 14a

Sare sozialen lanjera gaztetxoentzat

Ohiz kanpoko oharra zabaldu du, joan den hilabetean, Vivek Murty Estatu Batuetako mediku nagusiak, alarma gorria piztuz nerabe edo gaztetxoen osagarri mentalean sare sozialek sortzen ahal dituzten ondorio latzengatik. Osagarri mentala lanjerean ezarriz Internet eta sare sozialetik ezin libratuz ari diren gazteen kopurua handitzen ari dela erakusten dute munduan zehar eginak diren ikerketek. Oinarrizko kontseiluak emanak dira burasoeri eta gomendioak sare sozialak kudeatzen dituzten Interneteko

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 14a

Zuzendari aldaketa Berrian

Martxelo Otamendik erretreta hartuko du, hogeita hamar urtez zuzendari kargua bete ondoan, lehenik Euskaldunon Egunkarian, eta gero Berrian. Amagoia Mujika Tolaretxipiri pasatuko dio lekukoa. Aldaketa ofizialki jakinarazi dute Berria Taldeko akziodunen batzarraren karietara.

Zuzendari berria izanen denak ontsa ezagutzen du kudeatu beharko duen egitura. Euskaldunon Egunkarian hasi zen lanean eta Berrian da hastapenetik. Gainera, azken urteetan...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 14a

CAFen hidrogenozko trenak

Beasaingo CAF tren ekoizlea hidrogenoz ibiliko diren trenak ekoizteko FCH2 Rail proiektuan sartua da bertze enpresa batzuekin partzuergoan, lehen entseguak egin ditu Zaragoza eta Canfranc arteko trenbidean. Egitasmoak 14 milioi euroko aurrekontua du.

CAFen arduradunen arabera, probak emaitza ona izan du. Jakin behar da Zaragoza eta Canfranc arteko linea berezia dela, zati handi bat maldan gora baitoa. Hala ere, ibilbidea arazorik gabe egin du tren berriak.

Haatik, ez du ibilbide...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 14a

Pausa egunak saritzat?

Irungo Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadako inspektore buru batek eskaintza harrigarria egin zien poliziako agenteei: pausa egun gehigarriak ukanen zituzten migratzaileak arrastatzen bazituzten. Arau hori jakinarazten zuen oharrak honela finkatzen zituen "sariak": atxiloketarik gabe, bi egun libre; migratzaile bat atxilotuz, hiru pausa egun, bi arrastatze baino gehiago, lau egun, eta hamar lagun baino gehiagorentzat, bortz egun. Uztailaren 1etik landa aplikatu beharra zen delako...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 14a

Hauteskundeak

EAEn - Gipuzkoan gobernagarritasunerako lauko hitzarmena proposatu die EH Bilduk EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosi. Proposamenaren berri emateko egin duten agerraldian, Maddalen Iriarte EH Bilduko Gipuzkoako ahaldungai nagusiak azaldu du gaurko egunean etorkizuna "ezberdinen" artean eraiki behar dela, eta horretara heltzeko, "lidergotza konpartitua" plantan ezartzea proposatu die bertze alderdiei. Oinarrizko adostasunerako lan ildoak zerrendatu ditu: zaintza, krisi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016