Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a
Ustegabe handirik gabe PSOE eta EAJk goberna-bide akordioa izenpetu dute. Gehiengoa lortu duten 79 udalerriei, akordioari esker, EH Bildu baztertuz, jeltzaleek eta hiru sozialistek 14 Herriko Etxe gehiago eskuratuko dituzte. EH Bilduk fermuki kritikatu du, akordio horiek, bere aldeko botoekin gehiengo aurrerakoi baten hautua egin duten hautesleak traizionatzen eta baztertzen dituelako, gehiengoa lortu duten Udal andanatan agintea kentzen dielako. Gehiago...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a
Manu Chaok uztailaren 9an Arrasaten kontzertua eskainiko du. Emanen duen kontzerturako sarrerak, hogei minutuan saldu dira antolatzaileek salgai jarri dituzten 2.500 sarrerak.
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a
Ekainaren 1etik aurrera, hileko mingarriak pairatzen dituzten andreei, lanik egite eza eskatzeko aukera emanen dien Europako lehen herrialdea izanen da Espainiako Estatua. Abortuaren legearen erreformak eskuratu zuen neurri feminista.
Ekimena Europan aitzindaria da, eta munduan barna oso leku gutitan da legedietan. Bost dira, guzira, halakoak dituzten herrialdeak, harrigarria izan badaiteke ere, bakar bat ere ez da Mendebaldean. Europar...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarren %60 lanean daude, gehienak (%75,5) zerbitzuen sektorean. %15,7k ez dute lanik, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak bere azken txostenean agertzen duenez. Txostenak erakusten du gizonezkoetan (%68) emaztekietan (%52,8) baino handiagoa dela lanean ari direnen kopurua (15 puntu gehiago). Bestalde, kontratu mugagabea dute %69,7k, aldi baterako kontratua %26,4k eta gainerakoak kontraturik gabe lanean ari dira.
...Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a
Lau pertsonatik batek 2030erako erretreta hartuko du. Horrek erran nahi du egungo biztanleriarekin ez dela nahikoa izanen lanpostuak betetzeko. Euskadik gutienez 200.000 langile gehiago beharko ditu hamarkada bururatzean, heldu diren 10 urteetan langileen %25ek erretreta hartzea aurreikusten delako. Gainera, berpizkunde demografikorako 200.000 eta 220.000 pertsona artean erakarri behar direla gaineratu du Adegiko presidenteak. Junkerak segurtatu duenez, egungo egoerak "immigrazioa...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a
Euskal Eskola Publikoaz "Harro" plataformako kideak argiki mintzatu dira: "Euskal eskola publikoaren alde gaude, eta hezkuntza lege proiektuari ezetz erraiten diogu". Beren aldarriak kalera eramanen dituzte ekainaren 9an eginen dituzten manifestazioetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Haien erranetan, lege proiektu hori ez da euskal eskola publikoak behar duena, sendotzeko ordez, ahuldu egiten baitu. Lege proiektu berriak publiko-pribatu sistema duala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016