Euskal diaspora | 2023ko Ekainaren 08a
Argazki oina: BUENOS AIRES. Etxe Arrosako inguruak euskal kolorez beztitu ziren ekainaren 4an, bakarrik 11 ediziotan Argentinako eta Diasporako euskal besta handienetarik bilakatu den huntan, bertako euskaldunak harro heien nortasuna eta izaera erakusteaz Buenos Airesko Hiri eta herritarreri (arg. EuskalKultura.eus eta Chascomus Zingirako Euskaldunak)
--------------
BUENOS AIRES, ARGENTINA. Eta joan den igandean, hiriburu argentinarraren...
Mundu zabalean | 2023ko Ekainaren 01a
Joan den astean trantsizio ekologikoaren ondorio ekonomikoa neurtzen duen Jean Pisani-Ferry ekonomialariaren txostena plazaratua izan da. Gobernuak galdegin azterketa horretan krisi klimatikoari buru egiteko sektore ezberdinetan egin beharko diren indarrak eta diru inbertsioak agertzen dira.
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a
Maiatzaren 28ko udal hauteskunde edo herriko bozetan, EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilbon eta Donostian. EH Bilduk irabazi du Gasteizen, eta UPNk Iruñean. Batzar Nagusietan, EAJ gibelatu da boz kopuruan eta boterea galdu du erakunde guzietan. Koalizio abertzaleak, aldiz, emendatze handia ezagutu du lurralde guzietan, bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Donostian, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera erdietsi dute (8), baina jeltzaleek puntu...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a
Bi urte iraun eta 68 greba egun ezagutu dituen lan gatazkari aterabidea aurkitu diote Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek eta zuzendaritzak. Maiatzaren 23an adostu dute hitzarmen berria ELA sindikatuak eta patronalak. Itunaren ondorioz, hilabete sariak 1.460 eurotik 1.800era iganen dira 2025erako. ELArekin batean, UGT sindikatuak ere sinatu du akordioa.
Hitzarmenak 5.000 langile baino gehiago hunkitzen ditu. Orotara, %23,22 emendatuko zaie soldata lau urtez. Gainera, hitzarmenak...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a
Bilboko aireportuko zenbait ibilgailu bioerregai bidez ibiliko dira hilabete batez. Erregai mota hori erabiliko duen lehen aireportua izanen da Euskal Herrian eta Espainian. Erabiliko duten erregai organikoa Petronorrek Muskizko findegian ekoizten duena izanen da.
Petronorrek 5.000 litro erregai ekoitziko ditu orotara ibilgailu horientzat. Konpainia 2019an hasi zen laborantzako eta jaki industrialen hondakin organikoak erabiliz egin erregaia sortzen. 2025ean, 1,3 milioi tona ekoizteko...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a
Poliziak bi lagun arrastatu ditu Bilbon, egoera irregularrean lan egiten zuten sei langile esplotatzen zituztelakoan. Marokoar bikote bat da atxilotua izan dena. Biek oihalgintzako enpresa bat zuten Bilboko Ametzola auzoko industria gune batean. Ustez, sei langile 200 euro pagatzen zituzten 9 oreneko lanaldiak egiteko, asteko egun guziez, igandeak barne.
Langileek azaldu dutenaren arabera, kexatzen baziren eta baldintza horietan lan egitea errefusatzen bazuten, polizia haien egoera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016