Orotarik | 2023ko Ekainaren 01a

Haziak mintzo: Donostiako Eureka Zientzia museora

Maiatzaren 5ean, Donibane Lohizuneko Familia Saindua eskolako CE2/CM1/CM2 55 ikasle elebidunak Donostiako Eureka Zientzia museora joan ziren eguna pasatzera. Han bi tailer desberdin egin zituzten unibertsoaren berezitasunak ezagutzeko. Horrez gain robotika tailerra egin zuten auto elektriko bat muntatzeko. Bistan da parada ukan zuten museoan diren gauza eta esperientzia harrigarriak deskubritzeko: gizakien gorputza, argindarraren ezaugarriak, 5 zentzumenak...

Liluraturik sartu ziren...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 01a

Haziak loratzen: SAGARRA JO!

Euskal Erlaitzaren etxeko Elkanori buruzko erakusketan sagarraren C bitaminak euskal nabigatzaileentzako zituen onurak ezagutu genituen. Beraz, ez da batere harritzekoa gure azken ateraldirako, erakasle eta ikasleei eskorbuto arrasto oro saihesteko asmoz, Nafarroako Baztan bailararantz abiatu izana, sagarraren bidexka segituz.


Hor, Arizkun herrian, Gamioxarrea dolarea bisitatzeko aukera ukan genuen. Xabi "Jo ala Jo" kultur elkartearen sortzailetariko batek XVI. mendeko...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 01a

Itsas Bazterretik: Iep gelako 4.eko ikasleen orientazio lanketa...

Aurten ere orientazioa lantzeko asmoarekin zenbait lanbide ezagutzera joan dira 4.eko ikasle batzuk.

Urtarrilean Sarako Eskutik enpresa bisitatu zuten eta esku pilotak nola egiten diren ikasi, hango langile ekipo bikainarekin.

Ondoko hilabetean, Senpereko Hazitik Lilia enpresa bisitatu zuten, hazi biologikoak ereitea eta landareak salgai eman arteko prozesu guzia behatuz eta ikasiz. Mila esker Mirentxu zure prestutasunarentzat eta laguntzagatik!

Azkenik, Errenteriako...

Ba ote dakixu? | 2023ko Ekainaren 01a

Zer iragan zen 1968ko maiatzaren 29an? (2/2)

De Gaulle Eliseotik abiatu zen 11k eta erditan, Yvonne bere emaztea eta Flohic-ekin. Issy-les-Moulineaux-ko heliportura fite heldu ziren (laurden batez bakarrik, zirkulazio guti baitzen, greba orokorrak gasolinaren eskasia probokatu baitzuen), eta helikopteroa hartu zuten ekialdera buruz.

Euskal diaspora | 2023ko Ekainaren 01a

Besta ederra Bakersfielden, Villa Maria, Buenos Aires eta Brusela

Argazki oina:

Bakersfieldeko Euskal Etxearen pilotalekua Luhartz taldea musikari (arg Luhartz)

--------------------

Besta ederra Bakersfielden, Villa Maria, Buenos Aires eta Brusela

BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Partaidetza handiz eta ohiko arrakastaz gauzatu da joan den asteburu luzean Bakersfielden, bertako Kern County Basque Club euskal etxea antolatzaile, herriko 49. Euskal Piknik eta Besta. Ostiralean...

Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 25a

Europar Batasuna eta Mercotur akordioa

Mercosur deitua, "Hegoaldeko Merkatu Komunaren" laburdura da (Mercado comÀƒ'ºn del Sur), 1991n sortu komunitate ekonomikoa, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai biltzen dituena. Bere helburua, Estatu kideen artean ontasunen, zerbitzuen eta pertsonen zirkulazioa libratzea. Europar Batasunaren gisako egitura da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016