Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Mendekoste

Mendekosteko asteburu luzea iragan da frango polliki. Luzea izan dela diogu astelehena ere igande baten parekoa izan delakoz. Ez denentzat haatik, astelehen hori elkartasun-eguna baita bestalde, duela hogoi bat urte hartu erabakia berme. Salbu hara, elkartasun urrats horrentzat beste egun bat berexten ahal da eta anitzek hala egiten dute, Mendekoste biharamunean lanean arizan gabe. Dena den, asteburu hortan ikusi da jendeak nahi duela etxetik atera. Kasik denetan, mundu bat ibili daberaz jo...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Peningarri!

Berriz ere gertakari bat ezinago hitsa! Reims hiriko ospitalean, gizon bat, arrazoinik batere gabe barnez-barne ibilki zena, bat-batean puñal ukaldika mendekatu zaizkio bi emazteri, bat 37 urteko erizaina, bestea idazkari lanetan ari han berean. Biharamunean, erizaina, bi haurren ama, pausatu da hartu kolpe bortitzen ondorioz. Berriak harritu ditu bazter guziak, bai artategi hartan bixtan da, bai eta erraiten ahal da Frantzia guzian!

Gaixtagina laster arrastatua izan da. 59 urteko...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Gaitzeko istripua

Bideko errekontru bat, zinez ikaragarria, gertatu da Frantzia iparraldeko Roubaix hirian. Kontrako bidetik aise zalutasun handiegian heldu zen auto batek jo du polizia bat. Bigarren auto huntan baziren lau lagun, hiru poliziakide, bi gizon eta emazte bat, hiruak hogoita-zonbait urtekoak, eta neska gazte bat, ospitalera segitzen ari zutena. Poliziako hiruak han berean gorputz gelditu dira. Bigarren autoan bi lagun. Laster jakin da autozaina, bera ere arrunt gaztea, mozkorra zela eta drogatua,...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Mailegu bat

Bat-batean berriz ere azkarki aipu da Marine Le Pen eskuinburuko politikariak duela bederatzi urte egin zuen diru mailegu berezia. Bederatzi miliar euro ardietsi zituen alabainan errusiar banku batenganik, bazuela holako baten beharra Frantziako hauteskundeak gogoan. Berriz aipu da hori hoinbeste denboraren buruan, zeren-eta frantses legebiltzarreko batzorde batek gisa hortako ikerketa akuilatzen ari baitu. Joan den egunean preseski berak behar ukan du agertu batzorde horren...

Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 01a

Mespretxatuen mina

23 urte ditu gizon gazteak, munduan barna ezagutua, fama handikoa, Brasil-Espainol futbolaria, diruduna. Haren nigarrek hunkitu naute. Bere taldekideen erdian, zelaian, ezin izan ditu nigarrak atxiki.

Bertze jokolari anitz bezala, larru beltza duten kirolariek bezala, bere larruaren koloreagatik laidoztatua izan da. Futbol zelaian sartu aitzin, "ziminoa haiz, ziminoa haiz" errepikatzen eta kantatzen zuten hor ziren gizon gazteek. Eta jokolari ona izanagatik ere, golak sartzen...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 01a

MINTZA MOLDEAK

Gure belaunaldietako gizonkiak euskararen mundutik datoz gehienak. Aitorren hizkuntza, batzuk Amaiarena deitzen dutena, galdu eta berrikasi izan behar duten arren, erro horietatik hurbil gelditu dira beti. Baina ohartzen gara, mende erdia geroago, zenbatetaraino aldatu den gurea moldez eta araz. Haur denboran entzuten genituen ele asko linboetan ehortziak dira eta hitz berriak baliatzen ditugu, agian errealitate ezberdinak errateko. Halatan, aspaldiko lagun batekin nintzen iragan egunean,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016