Orotarik | 2023ko Ekainaren 08a

EURIAREN GOZOA

Batzuek arraiki ukatzen duten aldaketa klimatikoa martxan dugula ezin uka. Fenomeno meteorologiko bitxiak pairatzen hasiak gara. Euririk gabeko hilabeteak pasatzen ditugu eta euria egiten du justu Herri Urrats bezperan. Bazautzuia? erran lezakete ene lagun hazpandarrek. Baina ekain hastapen honetan, euria ari du, euria ari da, gozoki, bazterrak distira berezi batez apainduz.

Emaztea gosaria prestatzeko jaiki eta ohean egon naiz,...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 08a

Immigrazioari buruzko lege-proiektua

Parlamentuan eztabaidatuko den "Immigrazioa kontrolatzeko, integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Lege-proiektuak hainbat osagai ditu: lana, integrazioa, deportazioa, baita asiloa eta atzerritarrentzat auziak.

Gobernuak aurkeztu lege-proiektuan etorkinen erregularizaziorako hainbat baldintza ezarriak dira: Frantziako lurraldean 3 urte egon izana, azken 24 hilabeteetan, gutienez 8 hilabetez, lanean ari izana eta lan kontratu baten ukaitea.

Eztabaidan den lege...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 08a

Ziburuko PLK sariztatua!

Jakin zenuten bezala, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 12 hirugarreneko ikaslek sortu dute Losseni Fofana etorkinari buruzko euskarazko laburmetraia-dokumentua, Bordeleko Akitania-Berriko egoitzan, maiatzaren 31n iragaiten zen, epaimahaiaren aitzinean aurkezteko!

Talde horretatik 9 ikaslerekin joan gira treinez, antolatua zen arratsalde zeremoniala horretara parte hartzera, beste 7 kolegio-lizeorekin batera.

Kalitatezko zortzi dokumental aurkeztu ondoren, krakada ttipi batera...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 08a

Hip Hop dantza gelan

Urte hastapenean marrazki lehiaketa batean parte hartu dugu eta gure gelako lagun batek lehen saria irabazi du!! Diru horrekin gure erakasleek erabaki dute "Hip Hop" dantza kurtsoak eskaintzea, Tony dantzari famatuarekin, maiatz eta ekain huntan.

Laguntza horri esker, urte bukaeran, gure eskolako besta kari ikusgarri ederra nahi ginuke aurkeztu.

Motibazio handirekin proiektu hau segitzen dugu, itxura berezi batzuk gure gorputzarekin eraikiz.

Zer plazerra...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 08a

BERTSULARI TXAPELKETA: Haira Aizpurua Ibargarai txapeldun

Itsasu - Maiatzaren 28an iragan zen Sanoki aretoan XILABAko 14-18 urte arteko bertsulari txapelketaren finala, 60 bat entzulerekin, Xalbat Altzugarai gidari. Lehen agurren segidan, ohidurazko lanak, ofiziotan eta bakarka egin ziren. Bukaeran Haira Aizpurua atera zen txapeldun (4. aldikoz segidan Xilaban), txapeldun orde gelditzen zela Ibai Lekuona. Bertze finalistak ziren: Haizea Lekuona, Unax Aizpurua (Hairaren 14 urteko anaia), Aiantze Lannes eta Irati Aizpurua (hunek...

Ba ote dakixu? | 2023ko Ekainaren 08a

La Nueve (À‚'½)

1944ko agorrilaren 24an, arratsean, Pariseko Herriko Etxera heldu ziren aliatu indar lehenak ez ziren frantsesak, gero luzaz errana izan den bezala (eta De Gaulleren partez lehenik), baina espainolak. Txadeko martxa erregimentuko 9. konpainiako soldaduak, "La Nueve" deitutakoak, Leclerc jeneralaren 2. dibisio blindatuari lotuak zirenak. Harritzeko historia hori Espainiako gerla zibilaren denboran hasi zen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016