Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 08a

Hegoaldeko ontziolek 14 itsasontzi egiteko eskaria

Euskal Herriko itsas industriarentzat iazko urtea ona izan zen, aurtengoak ere ez du itxura txarrik. Gaur hamalau itsasontzi daude abian edo eraikitzeko prozesuaren beste fase batean dira, horrek hurrengo urteetarako lan karga segurtatuko die, halaber sektoreko gainerako enpresa ttipi eta ertainei. Hiru euskal ontziolen -Balenciaga, Murueta eta Zamakona-, armadoreen eta gainerako enpresen arduradunak dionaz....

Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 08a

Bizia zaindu

Bizia, ondasun egiazko bakarra, beste guzien ama, baina hilkorra. Errespeturik handiena zor zaio. Hori bera dio Jainkoaren legeak: inor ez zazula hil! Salbuespenik ez dakar. Judu, kristau eta musulmanak, hots monoteista guziak behartzen gaitu. Erlijiotik harat ere, pentsalari nagusiek errespetu osoa diote, halaber mediku gehixenek, ofizioz horren zerbitzuko jarriak baitira.

Haatik badakigu munduko bizitza bukatuko zaigula, eta beldur batek aztoratzen gaitu: ez ote dugun ezin bizi eta...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Minbera

Berriz ere, eta beti erretreta solas, bazterrak minbera daude Parisen segurik eta gehienik legebiltzarrean. Deputatu multxo batek nahi zuen bozkatze berezi bat berrikitan bozkatu legea hautsia izan dadien. Bazterrak kexatu dira batzorde batek eztabaidatu baitu proposamen hori bainan pundu premiatsuena, erretretaren hartzeko adina aldatzen duena, bazterrera utziz nolazpait. Hori ikusiz, ezkerraldeko deputatuak haserre agertu dira eta bilkuratik kanpora ere joan dira! Macrontiarrak aldiz...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Izigarria!

Untsa gertakari hitsa hau ere! Frantzia iparralde hortan, hamahiru urteko neska batek bere buruaz beste egin du, aski nardatuarekin, adin bertsuko asko lagunek alde bat trufatzen zutelako, itsuski gainerat! Alta, salaketa asko baziren bulta huntan eginak, holako jestu tzarretan hoin ausart zirenak geldi ziten otoi eta otoi. Bainan nehork ez diote kasu handirik egin. Haurraren burasoak ere etsituak, gauzak gero eta makurrago zoatzila. Denen buru haatik, bainan berantegi, funtsezko ikerketa...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Azkenean!

Jaz, Arleseko presondegian, Yvan Colonna, fama handiko korsikar abertzalea, gorputz ariketa batzuen egiten ari zelarik, beste presoner batek itsuski jo zuen, laster hil ere baitzen hartu kolpe tzarren ondorioz. Nola gertatu zen hori, untsalaz alde bat azkarki zaindua zen toki batean, ikerketa berezi bat manatua izan zen. Emaitzak oraintxe agertu dira. Argi eta garbi erakusten dute gauza frango ez zirela batere eginak izan legez-lege eta behar bezala. Presondegiko aitzindari...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Auziperatua

Olivier Dessopt lanaren ministroa bera ere lanetan da. Auziperatua izanik, baizik-eta bera ez zelarik oraino gobernuan, bainan Anonnay hiriko auzapez, tratu oker bat egin zuela legez lege ez dena untsalaz egiten ahal. Joan den egunean jakin da auzia heldu den azaroan eginen dela Parisen eta oraiko ustez hiru egun iraunen duela. Berak dio haatik deus makurrik ez duela egin eta burua gora joanen dela auzitegira. Askok daukate aldiz untsalaz eta batere xintxoa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016