Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Osasuna futbol taldea: Espainiako Errege koparen finalean

Heldu den maiatzaren 6a egun handia izanen da, Osasuna futbol taldearentzat eta Nafarroako zaleentzat: Sevillan, La Cartuja zelaian Madrilgo Errealaren kontra finala jokatuko du. Nafarroatik 20.000 zalek beren taldea sostengatzeko bidaia eginen dute. Arduradunak beldur daude kalapitak izanen direla, bata ala bestearen zaleen artean. Osasunak bere historiako bigarren finala jokatuko du, 2005ean Betisen kontra finala galdu zuen.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Etxebizitzen legea

Legea bidean - Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri du 43.000 etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko dirulaguntzak emanen dituela. Bestalde eman du jakitera, halaber, 50.000 etxebizitza ezarriko dituela alokairuan. Diputatuen Kongresuan egin agerraldian, Sanchezek zehaztu du 4.000 milioi euroko diru laguntza berri bat irekiko duela, Europako funtsen kontura, etxebizitza berri horiek...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Enpresen deslokalizazioa zigortu

EH Bilduren lege egitasmoa babestu dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Horren arabera, alde egiten dute enpresek hamar urtetan eskuratu diru laguntza guziak itzuli beharko lituzkete. EH Bilduren lege egitasmoaren arabera, ekoizpen kostuak murrizteko edo(ta) zerga gutiago ordaintzeko beste lurralde batera joatea erabakitzen duten enpresek, azken hamar urteetan eskuratu dituzten laguntza publiko guziak itzultzeko obligazioa izanen lukete....

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Erdiz Bizirik

2.000 bat pertsonak Iruñan manifestatu dute, Magnesitas Navarra enpresak Erdizko mendian duten harrobi proiektua gelditzeko. Erdizko mendi mazelak, baleako eremu hoberenak direla diote zaldi, ardi eta behien udako alhagientzat eta proiektuak kalteak eginen dizkiola Baztango ekonomiari.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Langabezia gora

Erkidegoko lan merkatuaren 2023ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 landun gutiago eta 2.300 langabe gehiago daude, Eustatek zabaldu dituen datuek erakutsi dutenez. Hiruhileko honetan 92.100 langabe eta 960.800 landun zenbatu dituzte, 2022ko laugarren hiruhilekoan baino %0,2 gutiago. Azken urtean, 5.600 landun gehiago izan dira eta 3.800 langabe gutiago.

...

Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a

Beste hats bat?

Noiznahi eta nunahi, anitz jende mintzo da Emmanuel Macron lehendakari jaunak joan den astean egin duen hitzaldi hortaz. Frango laburra egin du, beste orduz egin dituen zonbaiten aldean. Oren laurden bat ez arras. Frango polliki itzulikatua axalari behatzen bazaio gehienik, edo izaitekoz bakarrik axalari behatuz! Mamiaren aldetik arras prediku eskasa, doi bat pisuxkoa ere, arroltze torta baten idurikoa, batzuk deblauki hala diote! Hamaika aldiz errepikatu du hats berri bat...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016