Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Ene iduriko, eta frangori aditu diotet gauza bera, Macron mintzatu da duela zonbait egun hautetsia izana balitz bezala. Kasik bi Macron balira bezala beraz. Alde batetik Macron lehena, 2017an hautetsia eta joan den astean bat-batean desagertua, nehork ez jakin gehiago nun ote dabilan. Bestetik Macron bigarrena, aurtengo apiril erditsutan nunbaitik nolazpait ateratua! Zernahi aldaketaren gauzatzeko xede handi-handi batekin! Ondoko egunetan zernahi jenderekin solasean egonik, ehun egun barne...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Arras polliki erranik beraz bere atea denentzat idekia dagoela, Macronek abiatua du ere gaitzeko
itzulia, Frantzia guzian gaindi, batzu eta besteekin mintzatu beharrez. Hasteko, Alsazian zen, biharamunean Hérault departamenduan. Hixtukatua izan da frango nasaiki. Haren hitzaldia salatuzfrango badira kaxa zahar batzueri tirahala joka arizan direnak. Alta, berri onak ere bazituen emaiteko. Erakasleen alde konparazione. Zerbait gisaz faltatuko diren guzientzat ordaina segurtatua izanen...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Lehen, gure elizetan, meza guziak latinez emaiten ziren! Usaia hori galdua iragan mendean! Denboran beraz, jende gehienek zonbait hitz bederen baginazkien latinez, orain arroztua zaukun mintzaira hortan. Besteak beste "mea culpa" bi hitzak, kasik beti elgarri josiak! Mea culpa, mea culpa, ene falta beraz, ene falta. Artetan doi bat luzatuz berdin, gisa hortan "mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa" erraiteraino, aitortuz gure falta handia, eta ez ttipia edo entrabalekoa!
Bainan...
Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 27a
Urik gabe, bizirik ez da: desertua, basamortua, dena harri eta hondartza, ilargian bezala. Klima berotuz doan arau, ura eskasten ari zaigu denetan, Euskal Herri berdea barne, munduko klima hoberenen azpian. Hemendik ez urrun, Poitou eskualdean, uraren gerla pizten ikusi dugu ez du aspaldi, telebista leihotik. Gobernuak zer dio? Kasu egitea eskatzen digu. Egia da ez dugula gehiago burrustan erabili behar, parte on bat galduz. Baina jende bakoitzaren zuhurtzia baino puska bat gehiago beharko...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a
Duela zenbait aste hil zen Australiako Arnhem eskualdean, bere bizi osoa aborigenen eskubideen alde eraman zuen Yunupingu buruzagi tribala, Australiako egiazko "bizidun nazional altxorra".Hirurogeita hamalau urte zituen azken hatsa eman zuenean. Estaturik gabeko estatu buru bat izan zela dolamendu zuen Albanese Sydneyko lehen ministroak. Gizon ederra, zardaia, larrua kolore beltz distiratsukoa, aise mintzo zena, pazientzia sekula galdu gabe. Amazonako Raoni...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a
Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria euskal nortasunaren eta irudiaren desbideratzeren aurka oldartzen da. Lurralde marka bat sortzen saiatu eta 10 urtera, Garapen Kontseiluko eragile sozioekonomikoak eta arduradun publikoak berriro lan egitera gomitatzen ditu.
"Burger Kingek - euskal masterrak" kanpaina abiatu du, Frantziako jatorria duen oilasko ala idi-haragiarekin, Pirinioetako ardi gasnarekin (ba ahal liteke gure etxeko esnea barnean egoitea), txorizoarekin......
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016