Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a
Joan den urrian ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bere sor-marka propioa sustatzeko urratsa egin zuen. Eusko Jaurlaritzak behin-behineko baimena eman zion, Europako Batzordearen behin betiko erabakia etorri artean. Baina egun hauetan jakin da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezeztatu duela baimen hori, Errioxako Kontseilu Arautzaileak pausatu helegitea onartu ondoan.
Zigilu berria sustatzen duten upategiek ez diote, ordea, beren egitasmoari uko egin, eta EAEko Auzitegiaren...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Pariseko legezain nagusiek jakinarazi dute beraz zer dioten gobernuak erretreta-solas onartarazi lege berriaz. Zatiño zonbait baztertu bainan ez haatik aipagarriena, erretretaren hartzeko adina bi urtez gibelatzen duena. Berria jakin orduko ministro bat, Olivier Dussopt, arizan da dena espantu, gisa hortan Emmanuel Macron lehendakariak eskubide guziak bazituela legearen martxan ezartzeko. Bi aste bere esku hortarako. Bainan ez du bi asterik igurikatu, ez bi...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Bezperan, joan den ortzegunean beraz, Frantzia guzian gaindi, berriz ere zernahi manifestaldi izana zen erretreta lege berriaren kontra. Orotara berrehunez goiti. Hamabigarren aldia hiru hilabete barne. Kasik denetan haatik, jendearen parte hartze xuhurrago batekin. Egia erran, hiri anitzetan eguraldia ere gisa hartakoa zen, biziki hitsa. Bestalde jende frangoren arrangura, ez sosik sobera galdu nahi greba eginez, jadanik ere badutela tira hala korda. Jende gutiago beraz bainan parte hartu...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Parisen pausatu da 87 urtetan Jacques Gaillot apezpikua, denbora batez biziki aipatua izana. Saint-Dizier hirian sortua, Haute-Marne departamenduan, arno saltzaile familia batean. Evreux hiriko apezpiku izendatua 1982an, kargu hortarik baztertua hamahiru urteren buruan, ohorezko apezpiku segituz halere bainan diozesarik egiazki ukan gabe bere gain, salbu Afrikako bat aspaldian desagertua dena. Eztabaida anitz ukanak Aita Sainduarekin ez beti ados izanez, Erromak onartzen ez...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Duela bi urte muntatua izan zen nazioarteko auto-egile etxe handi-handi bat, Stellantis deitu zutena, nolazpait elgarretaratuz Peugeot, Citroen, Fiat eta Chrysler! Joan den egunean jakin da Stellantis hori kudeatzen dutenek ikaragarriko irabaziak hunkitzen dituztela. Carlos Tavares burulehena urtean 23 milioi euroren altxatzeko heinean izanki! Xifre harrigarriak eta zinez burtxoragarriak! Holakorik ez litake haizu behar ere!
...Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 20a
Herrialde batean, gizartean bizi ahal izateko egiten da legea. Legeak askatasun kolektiboa erregulatuko du bakotxaren askatasuna errespetatzen entseatuz. Debekatua zer den finkatuko du, eta debekuen haustearen zigorrak, xeheki ezarriko. Halaber, baimendutakoa edo egin daitekeena ezarriko du eta baimendutakoaren baldintzak zehaztuko ditu.
Legeak orientazio bat ematen du baita dagoena edo gauzatzen ari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016