Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a

Itsas bazterretik: "Aldaketa klimatikoa" 4.en proiektua

Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleen eskutik "Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen. Asmoa zen laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lanean aritzea, gaur-egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.

Tematiko horren inguruko lanketa ikastetxeak desberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan-jineko lan bat bezala landua izan da, 4. mailan fisikan,...

Ba ote dakixu? | 2023ko Apirilaren 13a

Ramses II.a (2/3)

Ramses II.aren aitak, Sethi I.ak, bere kanpaina militarreri esker, Qadesh-eko gotorlekuaren inguruan (Libano eta Siriaren arteko egungo mugan), hititar eta egiptoar inperioen arteko "mugaren" finkatzea kausitu zuen. Ramses II.ak (Ramses deituko dudana artikuluaren segidarentzat) hor ere bere aitaren urratsak segitu zituen eta ofentsiba handia eraman zuen hititen inperioari buruz.


Gerlaria...

1274an, Ramses-ek, 20.000 soldadurekin hartu zuen Siriako...

Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 13a

Uruguaiko Harriague, euskara eskolak, 'Pilota Camp' eta Aberri Eguna

SALTO, URUGUAI. Astelehenetik larunbatera, 'Harriagueren Astea' bizi dute aste huntan Uruguaiko Salto herrian, Pascual Harriague (1819-1894) emigrante hazpandarraren ohoretan, herriko 'Saltoko Euskaldunak' Euskal Etxea eta 'Harriague Sotoa Kultur Gunea Kudeatzeko Batzordea' antolatzaile. Gogora dezagun industriari hazpandarra, egun Uruguaiko mahats nazionaltzat hartua den Tannat-en sartzaile gisa hartua dela Uruguain, eta ardogintzari loturik harek utzi zuen kultur ondasuna...

Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 13a

KLERIKALISMOA, KATOLIZISMOAREN EHORZLE OTE? (II)

Segitzen eta burutzen dut iragan aldian (Herria 3679) abiatu lana, Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean Michel Bouvard eta Robert Picard-ek agertu hausnarketak zuenganatuz. Aipatu dugu eta salatu klerikal hierarkia sistemaren sortzea eta indartzea, bereziki "sakratuaren" eta "garbi-lizunaren" nozioak oinarritzat jarriz.

Nozio horiek Jesusek Ebanjelioetan borrokatu eta salatu izanak ez du sekula Eliza jenatu....

Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a

Alferretan?

Elisabeth Borne gobernuburua hasi da solas eta solas langile sindikatuen buruzagi zonbaitekin bai eta alderdiburu diren batzuekin. Lehen bilkuraz egin ditakea espantu handirik? Bizpahiru ministro arizan dira erran eta erran lasaiki joan dela, giro on batean gisa guziz. Gobernuburuak bere aitzinean zituenak ez haatik hain bero! Bilkurak ez duela oren bat baizik iraun, hoinbeste aldiz azpimarratua-eta zernahi gauza bazutela elgarri erraiteko! Eta denen buru deus ondorio...

Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a

Azkartu behar!

Emmanuel Macron lehendakariak garbiki erran du hauxe joan den egunean, Frantziaren armada ahuldua dela, herrialde zonbaitek dutenaren aldean! Beste hats bat behar zaiola eman eta denborarik sobera galdu gabe. Zazpi urte barne nahi luke beraz armada dena berritu, muntadura egokiagoak ukan ditzan gostaia gosta! Jadanik finkatua muntadura horien zerrenda luzea eta pisua, biziki pisua, ikusiz nolako behar-orduak izan ditazkeen ondoko egunetan! Konduak ere eginak eta gisa hortan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016