Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Duela 39 urte, 1984ko martxoaren 22an Espainiako Estatuko segurtasun indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituzten Pasaian: Dioni Aizpuru, Jose Mari Izura, Rafa Delas eta Pedro Mari Isart. Espainiako Gobernuak tiroketa batean hil zituztela erran du beti, baina 113 bala zulo aurkitu zituzten Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarren eta Rafa Delas eta Jose Mari Izura iruindarren gorputzetan. 39 urte iragan dira, ez da oraino nehor epaitu gertakari haiengatik....
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Iñigo Urkullu lehendakariak autokritika egin du Pasaiako sarraskiari buruzko txostena hiru biktimen etxekoei ez lehenago emateagatik. Autokritika hau eragin duena EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin galdera bat izan da. Lehendakariak barkamena galdegin die Jose Mari Izura, Pedro Maria Isart eta Dionisio Aizpururen ahaideei.
Urkulluk gehitu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela txostena gorde. Azaldu duenaren arabera, Exekutiboak berak galdegin zion Euskal Herriko...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
"Euskaraz barra-barra" marka aurkeztu dute Donostian, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Herri osoko saltegi, ostatu eta jatetxeetan euskaraz mintzatzeko guneak identifikatzeko xedez. Honi esker, marka hau ikusiko duten bezeroek jakinen dute leku horietako zerbitzari eta langileak prest direla euskaraz mintzatzeko, edo bederen ulertzeko.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu du zein...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Etxerat euskal preso, erbesteratu eta deportatuen familien elkarteak eta Sare herritar plataformak agerraldi bateratua egin dute Donostian apirilaren 1ean. Karia horretara, sakabanaketaren biktimen aitortza eta erreparazioari buruzko urrats sendoak ematea galdegin dute. Bereziki gogoan izan dituzte urte guzi horietan ezbehar bat izan duten 1.000 pertsonak eta hil diren 16 ahaide eta lagunak.
Martxoaren 24an, ETAko azken bortz presoak Euskal Herriratzeko baimena heldu da, horrekin...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 06a
Jendea beti mintzo da erretreta-solas legez-lege onartua izana den lege berri hortaz, nahiz nehork ez jakin oraino onarpen hori alde bat finkatua izanen den ala ez, eta beraz lege hori noiz nola martxan ezartzen ahalko den.
Gobernuak azkenean, eta bereziki Elisabeth Borne gobernuburuak, jestu frango erabili ondoan, usaia duten bezala, urrats zerbait egin badute ere sindikatuekin mintzatzeko, gauzak ez dira batere argi eta urrun ere hala izaitetik! Batzutan iduri du...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 06a
Joan den aldian ginion bezala, Pariseko legezain nagusiek delako lege berri hori aztertzen ari dute, ondotik erraiteko zer dioten. Orainokoan, zertan ditazkeen ez da batere berririk, denak isil isila daude, ez dakigu beraz zer erranen duten bainan badakigu haatik, duela zonbait egun jakina, noiz mintzatuko diren. Beren ikusmoldea agertuko dutela heldu den aste hortan, apirilaren 14an. Anitzek berantetsia dute egun hori. Bai gobernuak eta bai lege berriaren kontrakoek. Lege berriaren zati bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016