Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 06a

Kasu eta kasu!

Aspaldian entzuten dugu kantu hori eta gehiago oraino jazko idorte handiaren ondotik, ur eskasarekin ederrak behar ditugula oraino ikusi ondoko egunetan ere! Udaberri haste huntan jadanik hamabost departamendutan ura azkarki eskas dute, beste hogoi batean ere ba arrangura pisuak! Urari kasu egin behar dela biziki, urik ez nolanahika gastatu, ez dugu besterik aditzen hor gaindi!

Emmanuel Macron lehendakaria bera ere espresuki izan da joan den egunean Alpetako kasko...

Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 06a

Emazte bat buru!

CGT langile sindikatuak bere biltzar nagusia egin du joan den astean, aurtengoa arras berezia, Philippe Martinez elkarteburuak kargu hori uzten-eta, berak 62 urte betetzen zituen egunean, zortzi urtez atxiki ondoan. Ikusi behar beraz segida nork hartuko zuen. Bi emazte baziren hautagai agertuak bulta huntan jadanik, batto sail bera molde berean aitzina segitzearen alde, besteak aldaketa zonbait nahi, sail idekiago bat nolazpait. Eta horra nun kasik azken puntan hirugarren...

Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 06a

Antso Handia eta gero Bastiungo Mayi

Gan den astean lurralde zabal baten Erregeari, Antso Handiari emana izan zaio hitza kronika huntan.Aldi huntan aipatuko dugu errespetu handia merezi duen etxeko andere umil bat. Bastidirigoineko Mayi Valencia, sortzez Alzuaga. Ehun urtetan gan zaigu mundu huntako bere aldia eginik, ehorzketa suhar batzuek laguntzen zutela.

"Maiama" deitzen genuen beti mugimenduan zagon emazte bipil hori, etengabeko irriño batek aurpegia argitzen zion...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte

Otsailean San Frantziskon egin izan den Euskal Etxearen berrogeigarren urteburuko besta ederrean meza bururatzean "Elgarrekin" taldeko kantariek kantatu dituzten bertsu batzu Johnny Kurutxetek idatziak igortzen ditut, Euskal Herrian ere ikus eta kanta ditzaten.

M.E.

Euskal Etxeak 40 urte

Bi mila hogoi eta hiruko urrian

Kantatzen banoa neure...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a

URA ISURIRIK

Badu hiru hilabete kasik ez duela euririk egin, mendietan elurra zuhur izan da, Katalunian nonbait errogazio prozesioa antolatu dute euria deitzeko eta Solineko urtegi proiektu ilegalaren kontra manifestatu direnek poliziaren karga sinets ezinak jasan dituzte, mass-mediek kontatzen duten arren gazte ekologista salbaiek zituztela poliziak eraso. Bi pertsona daude koman, eta sekula hiltzen badira, 1977ko Creys Malvilleko eta 2014ko Sivenseko martirioen lerroak hantuko...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a

Herrian bizitzeko eskubidearen alde

Joan den larunbatean 3.500 bat pertsonek Baionako karriketan manifestatu dute. Eguraldia ez bazen aproposa, etxebizitzaren alorrean den arazoa agerian ezarria izan da.

"Herrian Bizi - Se loger au Pays" plataformak antolatu manifestazioak, gobernuari, bai eta parlamentarieri eta tokiko hautetsieri aldarriak plazaratzeko mementoa izan da. Etxebizitza sozialen inguruko neurriak hartzeko, lurra eta etxebizitzaren merkatuaren erregulatzeko, laborantza lurrak babesteko ardura har dezaten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016