Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 30a

Oren aldaketa: alde ala kontra?

Asteburu huntan orena aldatu badugu, 2019an Europar Batasunak gelditzearen alde bozkatu zuen eta geroztik deus ez da egin. Estatu bakoitzak erabaki behar zuen 2021. urterako udako ala neguko ordutegian egon nahi zuen. Baina Brexit-a eta COVID-19 pandemiaren ondorioz negoziazioek beranta hartu dute eta erreforma gelditu da.

Oren aldaketa lehen aldiz 1916an aplikatu zen, Alemania eta Erresuma Batuan, ikatza bezalako energian ekonomiak egiteko helburuarekin. 1975etik harat, energia...

Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 30a

"Nasaitasunaren ilusioa"

Máxima Perukoa da, Berta Honduraskoa eta Carolina Brasilgo, hiru emazte hauek, multinazional boteretsuen interes suntsitzaileen kontra, indigenen eta beren sorterrien eskubideak defendatu dituzte. Beren bizitza arriskuan ezarriz borrokatu dira. Erika Gonzalez eta Matthieu Lietaert zinemagileek isiltasunean borrokatu ziren hiru emazte hauen segitzea erabaki zuten. "Nasaitasunaren ilusioa" deitzen den filma plazaratu berri da. Hiru emazte hauen eguneroko borroka agertzen da, boteretsu handien...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

1936 - Gerlari ihes haur erbesteratuak omenduak

1936ko gerlaren ondorioz, Hego Euskal Herriko milaka haurrek beren etxeetatik ihes egin zuten, Frantzian, Katalunian, Sobietar Errepublika Batasunean, Belgikan, Erresuma Batuan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan aterpetu ziren. Asko gurasoekin joan ziren, baina are gehiagoorduko Euzko Jaurlaritzak haurrentzat antolatu ebakuazioetan joandakoak. Gogora Institutuaren arabera, 1936 eta 1937 bitartean 100.000 pertsona atera ziren Euskaditik erbestera eta horietatik 30.000 inguru haurrak...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

Berdelaren arrantza abian

Berdelaren arrantza ederki abiatu da: Hegoaldeko ontziek Hondarribiko portuan bi tonelada berdel deskargatu dituzte, 1,31 eurotan kiloa saldu direnak. Urte guzian berdela arrantzatzen ahalko dute, jakinez sasoirik emankorrena otsailetik apirilera izaten dela. Aurtengo berritasuna: Eusko Labelaren kalitatezko sormarkarekin salduak direla, antxoa eta hegaluzea bezala. Antxoaren arrantza ere aurrera doa: 1,1 tonelada harrapatuak izan dira, kiloko 1,68 eurotan salduak. Behin eta berriz Eusko...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

Nafarroa: trafikoaren eskuduntza

Historikoki, denboran berea izan zen bide segurtasuneko eta trafikoko eskumena Nafarroari itzuliko zaio uztailaren 1etik aitzina. Transferentzien Batzordearen bileran, akordioa izenpetu zuten estatuko eta Nafarroako ordezkariek. Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin ekitaldian, Maria Txibite lehendakariak gogora ekarri duenez, urte luzez bere buruz kudeatu zuen Nafarroak bide zaintza, 1962an diktadura frankistak indarrez kendu zion arte. "Horregatik ez da eskumen bat gehiago. Erranahi...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

AHT: Abiadura handiko trenaren gibelatzeak eragin kexa

Iñigo Urkullu lehendakariak deklaratu duenez, "Frantziako eta Espainiako estatuek ez dituzte betetzen Arku Atlantikoaren trenbide loturaren inguruko engaiamenduak". Bordele-Akize konexioa 2042rako gibelatzeak eta Akize eta Hendaia lotzeko datarik ez jartzeak ardura eza agerian uzten dute". "Europak ezin du onartu bere trenbide-lotura, kontinenteko apusturik garrantzitsuenetako bat, estatu kide baten menpe egotea", defendatu du. Lehendakariak bigarren aldiz idatzi du Emmanuel Macron eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016