Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 30a

Aho bat eta bi beharri, adi-adi!

Nafarroak izan duen hedadurarik handiena zor diogu Antso III.ari edo Antso Nagusiari, (990-1034). Nafarroako erresumari eta garai hartako euskal kulturari hedadura zabala eman zion. Inguruko herrialde zenbait ere lotu zizkion Nafarroari. (cf. Antso Handia pastorala, Maule 2004. J.L. Davant)


Larrazkena zen, Antso III.a, beraz, lau semeekin orein ihizin zebilen Larregoiko oihanetan....

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 30a

Maite gaitu!

Joan den egunean, gehienak oraino bazkaltzen ari ginelarik, telebistako leiho ttipi hortarik mintzatu da Emmanuel Macron lehendakaria. Gogoetatuak ginauden zer erran behar zuen, bestalde jadanik errana-eta ez zuela, erretreta-solas, gibelera eginen, ez zuela gobernua kanbiatuko ez eta erreferenduma gisako bozkatzerik muntatuko. Oren erdi batez mintzatu da halere, batean dena lausengu, bestean pikoak eta uztarrak merke! Azpimarratu du erretreta solas sustatu duen legegaia,...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 30a

Legezainen esku

Deputatuek gisa hortan onartu legegaia Pariseko legezain handiek aztertu behar dute, gisa hortako deia helarazia izan baitzaiote, bai gobernutik bai eta kontrakoen aldetik. Hilabete baten epea badute beren ikusmoldearen agertzeko. Gauza jakina legezainek ez dutela sekulan lege bat osoki baztertzen, ardurenean bakarrik zati bat edo beste.

Horiek hola, Macron bere hartan dago, arrunt tematsu, lege berria martxan ezartzen ahalko dela Urtats aitzin. Gure onetan omen eta denen onetan!...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 30a

Jendea trumilka!

Hainbestenarekin, horra nun berriz ere gobernuaren kontrako manifestaldiak izan diren Frantzia guzian eta kasik denak biziki jendetsuak. Jendea bildu da itsuski, denek arrangura gaitzak agertuz, ezin iretsiz Pariseko manatari handien jokabidea, zentzugabekeria hutsa kausitzen dutena!

Zernahi jende beraz, usaian baino gazte gehiago anitz tokitan, bortizkeria gehiago ere, bereziki Parisen eta hiri handietan! Kolpatu andana bat. Saltegi parrasta bat funditua. Suak ba karriketan. Bide...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 30a

Gaitzeko bisita!

Ingalaterrako erregea, Karlos hirugarrena, Frantzian barna itzuliño baten egitera gomitatua zuten badu jadanik bulta bat. Egitarau bat gaitza ederra pikoan ezarria ongi etorri miresgarri bat egiteagatik. Zerua ilundua izanik, denek dakizuen saltsa nahasi horrengatik, badira kezkatu direnak, holako bisita batentzat ez zela orobat kenka egokiena. Sandrine Rousseau deputatu "berdeak" deplauki galdetu du erregea ez orain etortzea. Macron eta gobernua lanetan nahitez, ez badute...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 30a

Izigarria!

Zinez izigarria hau ere, Deux-Sévres eskualdean gertatu dena! Bi urtegi handiren gainetik samur, jendeak milaka bildu dira, alde eta kontra, bai eta tira-hala kolpeka arizan! Denen buru, berrehun bat kolpatu, besteak beste berrogoi bat jandarme, bazterren lasaitzera etorriak zirenak! Hola segituz, norat ari gira bestenaz?

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016