Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Euskara batuak Euskal Herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sortzaileak gogora ekartzeko, giza katea eginen dute Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak, martxoaren 24an. Ekimena "Batasunaren bidean" deitu dute.
Errenteriatik Donostiaraino joanen den katea 8.000 lagunez osatua izanen da eta 8.226 metro izanen ditu. Joan den ortziralean aurkeztu zuten Euskaltzaindiaren Gipuzkoako egoitzan. Orereta ikastolako haurrak agertu dira aurkezpen ekitaldiaren...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Foro Sozialak bere ibilbidea gelditzeko agerraldia egin du martxoaren 18an, Donostiako Kursaalen. Agus Hernan eta Nekane Altzelai bozeramaileek adierazi dute foroaren ibilbidea "oso emankorra" izan dela, baina ohartarazi dute oraino urratsak gelditzen direla egiteko bizikidetza demokratikoa eraikitzeko bidean.
Lehenbiziko Foro Sozialetik seigarrena eta azkena izan den honetarako bidea "zaila eta neketsua" izan dela erran dute, baina prozesuaren desafio nagusiak identifikatzeko balio...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Joan den urtarrilean, Baztandarren Biltzarra antolatzeaz arduratzen zen taldeak jakinarazi zuen ez zuela gehiago ardura hori bere gain hartuko, luzaz aritu zirelako lan horretan eta ziklo bat hesteko mementoa zela uste zutelako. Baina segida segurtatua dela jakin da joan den astean, lehengo kide zenbait eta kide berri anitz juntatu baitira urteroko besta bizirik atxikitzeko.
Talde berria gogotik lotu da lanari, eta beraz, uztailaren 16an berriz ere ospatuko da Baztandarren Biltzarra....
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak bi urte iraun duen ikerketa bat bururatu dute. Ikerketa honi esker, 1936ko gerlatik erbestera ihesi joan ziren 10.400 pertsona identifikatu dituzte.
Foru Aldundiak omenaldia egin die joan den larunbatean, Kursaalen. Erbesteratuetarik 150 bizirik daude oraino eta haietako 100 izan dira omenaldian.
...Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Joan den ortzegunean, erretreta solas agertu legegaia onartua izaiten ahalko zen itxura guzien arabera. Nekez bazen nekez eta gerokoak geroko. Deputatu eta zenaturrek muntatua zuten alabainan batzorde berezia hautsi-mautsi baten pikoan ezartzeko. Solasketa luze batzuen ondotik batzorde horrek hautsi-mautsi hori finkatua zuen bai eta onartua, gobernua doi bat beltzurika arizana bazen ere. Denen buru haatik, afera hori arrunt bestelakatu da kasik bat-batean. Ikusiz legebiltzarrean gehiengorik...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Hortaratu aitzin, gobernua tirahala arizana zen eskuindar "errepublikano" delako guziak bildu beharrez legegaiaren alde, parrasta bat arras uzkur egoki-eta. Dena lausengu bainan halako molde bitxi batean, zernahi gauza hitzemanez naski, sobera orobat, eskalapoinkeriak merke, malestrukeriak ere ba! Gobernuak bildu nahiko zituen asko nardatuz azkenean, nork erranen zuen hori ere behar ginuela ikusi!
Bestalde, eskuindar andanatto baten joka-bidea ez dea ere oro har ezin konprenitua?...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016